GARA > Idatzia > Euskal Herria

German Lasartek jaien hasiera iragartzen duen suziria bota du Lekunberrin

Arratsaldeko 20:00etarako minutu eskas falta zirenean, Lekunberriko Udaletxe plaza jendez gainezka zegoen. German Lasarte bizilagunak txupinazoa bota bezain laster, festa giroa nagusitu zen Lekunberrin.

p023_f03_148x092.jpg

Asier VELEZ DE MENDIZABAL|

Urte osoa itxaroten eman ondoren, azkenean atzo hasi ziren Lekunberriko jaiak. Arratsaldeko 20:00etan ehunka Lekunberritar bildu ziren Udaletxe plazan aurtengo bestak ospatzen hasteko asmoz. Zuziria, German Lasarte herriko bizilagunak piztu zuen. Lekunberriko alkate Jose Mari Aierdik adierazi zuenez, «German Lasartek urte asko darama Lekunberrin egiten diren festak eta ekitaldiak antolatzen, eta horietan parte hartzen. Beti dago laguntzeko prest, eta horregatik, zuziria botatzeko aukera emanda, nolabait herriarengatik egin duen lana eskertu nahi diogu».

Suziriak zeruan eztanda egin zuenean, jai giroa nagusitu zen Lekunberrin. Horren ostean, Iraunkorrak txaranga herriko kaleetatik zehar ibili zen giroa alaitzen. 22:00etan herriko gazteek karpan afaldu zuten, eta geroxeago, karaokea izan zen. Hurrengo lau egunetan, bertakoek eta Lekunberrira hurbiltzen diren bisitariek jai giro ederraz gozatzeko aukera izanen dute.

Gaur, ekitaldi anitz izango dira Lekunberrin. 11:30ean sukaldaritza zaleek patata tortilla txapelketan parte hartzeko parada izango dute. Tortillak ordu eta erdi beranduago aurkeztu beharko dituzte Izar tabernako terrazan.

Eguerdi partean, herri bazkaria izango da, eta bertan paella, postrea eta kafea dastatuko dute. Bazkalostean, 17:00etan kilikiak Lekunberriko karriketan ibiliko dira, edozein ume astintzeko prest. 17:30ean, pilota partidak jokatuko dira herriko frontoian, eta ordu bete geroago, herriko gazteek batukada joko dute kaleetan. 20:00etan, gazteen mus txapelketa jokatuko da jubilatuen elkartean. Eguna ezin hobeto amaitzeko, 00:30ean dantzaldia izanen da Laiotz taldearen eskutik.

Jaietako egun handia

Bihar, bestetako egun handia izaki, herritarrek eta bisitariek ekitaldi eta ikuskizun askorekin gozatzeko aukera izango dute. Eguerdian aizkolari lehiaketa ospatuko da Lanbroa aurrean. Rekondo eta Barberena, Erasun eta Mindegiaren aurka lehiatuko dute. Arratsaldean, 17:00etan Lekunberrira hurbiltzen den orok poneyen gainean ibiltzeko parada izanen du, eta ordu erdi beranduago, pilota partida profesionalak jokatuko dira frontoian. 20:00etan berriz, Benito Lertxundiren emanaldia izango da polikiroldegian. Sarrerek 7 euro balio dute.

Gauean, kontzertuak izango dira herriko plazan. «Kagando y sin papel», «Akatu» eta «Oskar estanga» musika taldeek errepertorio luzea eskainiko dute.

kontzertuak

Bihar, 00:30ean kontzertuak izango dira Lekunberriko Herriko plazan. Bertan, «Kagando y sin papel», «Akatu» eta «Oskar estanga» taldeak arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo