GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA ANIZTASUNA

Udazkeneko Kontzertuak zikloak 37 emanaldi eskainiko ditu orotara

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatutako Udazkeneko Kontzertuak zikloak, musika mota ezberdinetako 37 emanaldi eskainiko ditu udazkenean zehar Ondarroa, Leioa, Ermua, Getxo, Zalla eta Arrigorriagan. Bizkaiko herrietako bizitza musikaren bidez dinamizatzea da ekimenaren xedea, antolatzaileek azaldu dutenez. Musika korala eta klasikoa, kantu errezitaldiak, zarzuela, orkestrak, jazz, rock, pop edo haurrentzako emanaldiak ere izango dira egitarauen barruan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo