GARA > Idatzia > Real Sociedad

Sailkapenean aurrean egoteko «irabazten ohitu behar» dela deritzo Garitanok

p043_f02_097x096.jpg

GARA | DONOSTIA

Arratsaldez izan zuen atzokoan entrenamendua Realak. Ordu eta erdi iraun zuen gipuzkoarren prestaketa saioak, eta partidatxo zenbait jokatu zituzten.

Saioan protagonista Gaizka Garitano bizkaitarra izan zen. Hankan dituen arazoak gaindituta, atzo entrenatu zen aste honetan aurrenekoz bere taldekideekin batera. Ondorioz, prentsa-aretoan berba egitea ere egokitu zitzaion erdilariari, larunbatean Numantziaren aurkako partidaren inguruan.

Garitanoren aburuz, «bolada onari eustea» bilatuko dute, eta «irabazten ohitzea» ezinbestekoa izango da sailkapen nagusian aurrean ibiltzeko.

«Memento txarretan esaten genuen bezala, orain ere lasai egon behar dela esan behar dugu. Beste partida bat galduz gero urduritasuna itzuliko litzateke. Beraz, bolada onari eutsi behar diogu».

Numantziaren aurkakoa «Partida zaila» izango dela aipatu zuen, baina «irabaziz gero igoera postuetan egongo ginateke. Irabaztea ohitura bihurtu behar da, aurrean egotekotan. Lantzean behin irabazita bakarrik ez dugu ezer egingo», esanda amaitu zuen.

Beren selekzioekin kontzentratuta daudela-eta, Vaughn eta Bravo ez ziren Zubietako zelaian izan. Hala, bigarren taldeko Eñaut Zubikarai atezaina egon zen atzoko entrenamenduan, Bravo txiletarraren ordez. Stevanovic, berriz, bere kabuz entrenatu zen.

Bestetik, atzo goizean ezagutu zen Numantziak beste 200 sarrera bidali dizkiola Realari. Gaur bertan jarriko dira salgai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo