GARA > Idatzia > Eibar

Emaitza onak

Denboraldi onenen hasiera errepikatzen ari dira gorri-urdinak

13 puntu zortzi partidatan eta, gainera, itxura ona emanda. Eibar egiten ari den denboraldi hasierak baikortasuna ahalbidetzen du.

p041_f01_148x108.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Talde igo berria, esperientzia gutxiko jokalari gaztez osatuta, egutegi zaila lehen asteetan... Bazirudien Eibarrek asko sufrituko zuela Bigarren Mailara itzultze honetan -eta, ziur aski, hala egokituko zaio noizbait- baina, oraingoz, denboraldi ezin hobea gauzatzen ari da.

Izan ere, eta estatistiken balioa murritza bada ere, gorri-urdinak azken bi hamarkadetako denboraldi onenen hasiera errepikatzen ari dira. 1988. urtean Bigarren A Mailara igo zirenetik, armaginak bost aldiz gainditu dituzte, zortzigarren jardunaldirako, gaur egun dituzten zenbakiak. Eta gehienetan lasai-lasai -edo, are gehiago, igoera postuetatik oso gertu- amaitu zuten urtea.

Hasiera onena 96/97 denboraldian gauzatu zuten, Periko Alonso entrenatzaile. Eibartarrek hogei puntu eskuratu zituzten zortzi partidetan, sei garaipen eta bi berdinketei esker. Goleei dagokienez, ikusgarriak izan ziren bi hilabete haiek, zortzi sartu eta bakarra jaso baitzuen talde gipuzkoarrak. Denboraldiaren buruan eutsi zion, gainera, ibilbideari, azken jardunaldia arte Lehen Mailara igotzeko aukera izan baitzuen.

Alfonso Barasoain Klubari hainbeste pozak eskaini dizkiona ere ederki aritu zen Bigarren A Mailan estreinako denboraldian, lehen zortzi jardunaldietan hiru garaipen eta hiru berdinketa lortuta -eguneko puntuazio sistemarekin, 16 puntu izango lirateke-, denboraldia sailkapenaren atzealdean amaitu bazuen ere. Antzeko zerbait gertatu zen hiru urte geroago, Miguel Etxarrirekin. Eibarrek ezin hobe hasi zuen Liga, zazpi garaipen eta porrota bakarra sinatuta, baina urtea 12. postuan amaitu zuen.

Bi horiek dira estatistika horien salbuespen bakarrak, gainerako kasuetan, Periko Alonsorekin gertatu zen bezala, taldeak amaiera arte eutsi baitzion ibilbide sendo horri.

Ametsa, azken unea arte

Kasu nabarmenena, dudarik ez, 04/05 denboraldikoa izan zen, «Mendilibarren urte» famatua. Zortzigarren jardunaldiak 14 puntu zituen Eibarrek -lau garaipen eta bi berdinketei esker- eta azken unea arte bizirik eutsi zion igoeraren ametsari. Gertu ibili zen Jose Mari Arakistainek 94/95 denboraldian zuzendu zuen taldea. Egun bezala, talde armaginak 13 puntu zituen zortzigarren jardunaldian eta Liga bosgarren postuan amaitu zuen.

Zintzarria jotzea zein arriskutsua den jakinda, gorri-urdinak behin eta berriro ari dira une txarrak helduko direla abisatzen. Izan daiteke, baina hori gertatu arte, zenbakiek baikortasuna eta ilusioari bizi-bizirik eustea ahalbidetzen dute.

Los problemas musculares de Txiki Lombraña preocupan a los eibarreses

No todo fue satisfacción tras la victoria sobre el Granad 74. Al igual que sucedierael pasado miércoles en la cita copera de Elche, el choque del domingo también pasó factura en forma de lesiones.

La más preocupante parece la de Txiki Lombraña, por tratarse de un jugador de peso en el equipo y porque se prolongan ya en el tiempo. Aunque el domingo parecía recuperado, tuvo que retirarse antes del descanso al sufrir un pinchazo en el adductor derecho. De momento guarda reposo y el jueves se someterá a una ecografía para intentar determinar el alcance de la lesión.

También se someterán a diferentes pruebas a lo largo de la semana Nacho Insa y Dani Martino, con problemas musculares desde Elche.

A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo