GARA > Idatzia > Euskal Herria

EAE-ANVren ustez, Ertzaintza da Donostiako istiluen erantzulea

GARA |

Joan den ostiralean, Donostian gertatutako istiluek hautsak harrotu zituzten, eta iskanbila oraindik ere ez da guztiz baretu. EAE-ANV Donostiako Udal Taldeak atzo eman zuen gertakarien aurrean duen iritzia, eta bertan, faxisten probokazioen aurrean herri mugimenduak eta eragile sozialek izandako jarrera txalotu zuen. Haren aburuz, «Euskal Herrian ideia faxistek tokirik ez» dutela argi gelditu zen.

Bestalde, Ertzaintzaren «paper errepresiboa» gogor salatu zuten. Ezker abertzalearen ekimenak ilegalizatzen diren herri honetan, faxistei «erraztasunak ematea»ri, «lotsagarri» iritzi zioten alderdi ekintzaileko kideek.

Balzaren agindupean lan egiten duen Polizia istiluen arduraduntzat jo zuten eta joan den irailaren 9an bezala, hiritarren aurka «bortizki» aritu zela salatu zuen.

Era berean, Donostiako udal gobernuaren jarrera ere kritikatu zuen EAE-ANVk. Batetik, Odon Elorza alkateari errepresioa alboratzeko deia eginez; eta bestetik, gainontzeko alderdietatiko eledunek egindako adierazpenen «zinismoa eta hipokresia» salatuz.

Halako gertaerak berriz ere gerta ez dadin lan egiten jarraituko duela berretsi du talde ekintzaleak eta bide horretan euskal herritarren erabakian oinarritutako marko demokratikoa eraikiko dutela nabarmendu zuten EAE-ANVko kideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo