GARA > Idatzia > Gutunak

Antton Mendizabal Zulueta Bermeo

Bermeotarrei frantziskotarren historia gaztelaniaz

Ertzilla Dorrean frantziskotarren historia entzutera bermeotar mordoa bildu ginen. Eskerrak merezi ditu Martin Mendizabal fraide euskaldunak historiaren datu-bilketan hainbeste lan egiteagatik.

Hala ere, egia esan, neuri behintzat, garraztu egin zitzaidan Bermeon, bermeotarrei, Bermeoko historiari buruzko gai batez hitz egiteko, hizlaria euskalduna izanda, hitzaldia gaztelaniaz ematea. Erdarazko izkribuetatik ateratako datuak izateak ez du zuritzen erdaraz eman beharra. Gaur egun ez dago inongo arazorik honelako gai bat itzultzeko eta euskaraz emateko.

Nik uste dut ez garela kontziente Bermeoko herritarrei eta Euskal Herriari egiten diogun kalteaz.

Horrela jokatzen dugun bakoitzean, euskara umiliatu egiten dugu, eta Euskal Herriari eraso eta zauri bat gehiago egiten dizkiogu.

Eta txarrena, azkena izango ez dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo