GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ertzaintzaren jarrera salatu du Bergarako herritar talde batek

GARA |

Ertzaintzaren jarrera salatzea, horixe Bergarako Kultur Etxean herritar talde batek egindako agerraldiaren xedea. Izan ere, joan den urriaren 14ko goizaldean, Ertzaintzak Bergarako kaleetan hainbat herritarren aurka izan zuen jarrera gaitzetsi nahi izan zuten. Agerraldian gogorarazi zutenez, aurreko egunean, urriaren 13an, herriko Ariznoa plazan ehunka herritar bildu ziren herri bazkarian; «Han batutakoen artean jai giro ona eta elkartasuna izan zen nagusi; haur, gazte zein nagusiak kantuan eta bertsotan aritu ziren», azaldu zuten. Ondoren eta mahai inguruan sortutako giroari probetxu ateratzeko kalejira egin zuten Bergarako kaleetan barrena.

Gauerdia pasata, 00.30a inguruan, Ertzaintza agertu zen eta «jendearen artean ezjakintasuna, harridura, nahasmena eta tentsioa» sortu zen. «Ondorioz herrian zegoen jai giroa zapuzteaz gain, une hartan Kruz Gallastegi kalearen inguruan ziren hamaika herritar jipoitu, bi lagun atxilotu eta hirugarren bat salatu zuten», jakinarazi zuen taldeak.

«Neurriz kanpokoa»

Agerrialdian, herritar taldeak gau hartan Ertzaintzak izan zuen jarrera «desegokia eta neurriz kanpokoa» izan zela salatu zuen. Horretaz gain Ertzaintzak herri jaia zapuzteko inolako eskubiderik ez duela adierazi zuten eta, beraz, «halako beste ekintza polizialik» ez dutela onartuko jakinarazi zuten.

Alde horretatik, Ertzaintzak jipoitutako bi herritar eta salatutako hirugarrenari euren elkarta- suna eta babesa adierazi nahi izan zien.

Azkenik agerraldia egin zuen herritar tal- deak, Bergarako Udal Batza osatzen duten zinegotzi guztiei Ertzaintzaren jarrera salatu eta kaltetuekiko babesa adierazteko eskaera egiteko asmoaren berri eman zuten.

Herritarrei ere dei egin nahi izan zien euren aldarrikapenekin bat egin dezaten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo