Ondarroako EAE-ANVk udalerriko «egoera politikoa gainditzeko» proposamena berretsi du
GARA |
Astelehenean Ertzaintzak Ondarroako Udalaren kudeaketa batzordeak egin zuen Osoko Bilkurara sartzea eragotzi zien EAE-ANVko kideei eta, gainera, beren aurka oldartu zirelarik. Halere, talde ekintzaleak atzo berretsi egin zuen udalerriko «egoera politikoa gainditzeko» egin duen proposamena.
EAE-ANVko ordezkarien helburua kudeaketa batzordeari beren proposamena helaraztea zen, baina Felix Aranbarri buru duen erakundeak muzin egin zien. Azkenean, Markinan egin zuten ezkutuan osoko bilkura. Aldi berean, Ertzaintzak EAE-ANVko kideak kolpatzen zituen Udaletxe atarian egindako elkarretaratzean. Salatu zutenez, dagozkien «zazpi zinegotzien ordez, zazpi zauritu» jaso zituzten.
Izan ere, EAE-ANVko ki- deek prestatutako idatzian maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan gehiengo absolutua eta zazpi zinegotzi lortu zituztela gogoratu, eta «gaur egungo kudeaketa batzordea osatzen duten ki- deek», aldiz, ez dutela herrian «boto bakar bat» jaso esan zuten, PPko ordezkariak lortutakoak izan ezik».
Gobernagarritasunaren alde
EAE-ANVk herriaren gobernagarritasunaren alde egindako proposamenak mahai gainean jarraitzen duela esan zuen. Proposamen horren bidez, EAE-ANVk zazpi barik sei ordezkari izango lituzke kudeaketa batzordean, lau EAJk eta EAk, EBk eta PPk bana.
Horiek hala, egoera horri irtenbidea ematea eta EAE-ANVk lortutako emaitzak errespetatzea «posible eta legala» dela aldarrikatu zuten LOREGeko 182.2 artikuluaren bitartez. EAJ eta EBren jarrera ere gogor salatu zuten Alderdien Legearen aurka dau- dela dioten arren, «herritarron borondatea errespetatzeko» aukerari muzin egiten diote eta «PPren parean jartzen» direlako.