GARA > Idatzia > Euskal Herria

NAZIO EZTABAIDARI BEGIRA

Larunbateko Ekarpen Foroan parte hartzeko deia egin du Udalbiltzak

Etzi Iruñeko Golem zinemetan Nazio Eztabaida Guneak antolaturiko «herritarrentzako Ekarpen Foroan» parte hartzeko deia egin zuen atzo Udalbiltzak. Erakunde nazionalak adierazi zuenez, «une politiko berezian gaude» eta Nazio Eztabaida Guneak egingo duen ekitaldian Euskal Herriaren «egoeraz, beharrez eta lehentasunez, herri gisa eztabaidatzeko aukera izango da». Alde horretatik, Udalbiltzak hasieratik bultzatu duela egitasmoa gogoratu zuten «nazio eraikuntzak behar duen pizgarria» izango dela «ziur» dagoelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo