GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hainbat euskal presok bizi duten egoera gaitzetsi eta salatu du Askatasunak

GARA |

Errepresioaren aurkako antolakundeak kartzela espainoletan dauden hainbat euskal preso politikoren egoera salatu du. Hala, bisiten ukatzeak eta mediku asistentzia eza dira besteak beste, Askatasunak salatu dituen hainbat presoren egoerak.

Marilo Gorostiaga preso politiko nafarrari, esaterako, joan den ekainean egin zioten bularreko minbiziaren ebakuntza (kartzinoma duktal infiltrantea du lehenengo graduan), eta hiru aste itxaron behar izan zituen erradioterapia jasotzeko. Gainera, hainbat lekualdatze egin dizkiote «oso egoera txarrean, eskuburdinak jarrita».

Xabi Perezek, bestalde, aldakan protesia dauka eta mediku probaren esperoan dago. Tomas Intxaustiri bikotekidearen bisitak ukatu dizkiote; Juan Ramon Karasatorreren amari eta izebari Valdemoron funtzionarioek gezurra esan eta bisitarik gabe utzi dute, Oihan Barandallari egin zioten bezala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo