GARA > Idatzia > Euskal Herria

ATXILOKETA

Borja Urberuaga gernikarra Toulousen espetxeratu dute euroaginduaren zain

Asteazken arratsaldean Baionan Polizia frantsesak atxiloturiko Borja Urberuaga gernikarra Toulousen espetxeratu dutela adierazi zuten atzo informazio agentziek. Antza denez, datorren asteartean egingo da Pauko epaitegian Urberuagaren kontrako euroaginduaren auzia, 2005ean bi urteko espetxe zigorra ezarri baitzioten kale eraso batengatik. Askatasunak adierazi zuenez, Urberuaga errugabe deklaratu zuten Muxikako alkate ohiari kotxea erre izanaz epaitu zutenean, Madrilgo berri-ajentziek kontrakoa zabaldu zuten arren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo