Esther Irisarriren omenezko jaialdia antolatu dute Altsasuko kultur taldeek
GARA | ALTSASU
Esther Irisarriren omenezko jaialdia antolatu dute biharko Altsasuko frontoian. Irisarri iragan martxoan zendu zen 36 urte zituela. Herrian gogoan dute kultur arloan egin zuen lanarengatik.
Hala, ia berrehun lagunek eta 15 taldek hartuko dute parte 22:00etan hasiko den ekitaldian.
Haize Berriak bandak egun horretarako eginiko obra plazaratuko du, Estherri azken agurra emateko. Joseph Vicent Egea Pamplonesako zuzendaria da egilea. Irisarrik saxoa jotzen zuen eta kultur arloko hainbat proiektutan parte hartu zuen.