GARA > Idatzia > Ekonomia

Tissages du Saison Mauleko ehungintzaren jarduera bertan behera geratu da

GARA |

Mende erdiko jarduera ostean, Tissages du Saisonek ateak itxiko ditu, Paueko Merkataritza Epapitegiak berriki enpresaren likidatzea agindu ondoren.

Espartinetarako eta polarretarako ehunak egiten zituen Mauleko lantegiak 16 langile zituen, eta iaz jada sei lanpostu galdu ziren emaitza kaskarren ondorioz. Aurtengo kontuek ez dute hobera egin, eta salmenten beherakadak eta Asiako ehungileen elkar lehiak behin betiko itxiera eragin dute.

Ehungintzako beste produktuak -industria eta eraikuntzarako ehun bereziak- fabrikatzen saiatu zen arren, eta Akitaniako Kontseilutik laguntzak eta Herrikoa elkartetik 300.000 euroko mailegua jaso bazuen ere, Tissages du Saisonek ez du burua altxatzea lortu, eta beraz, itxi egingo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo