E.E.Uriarte Egia, Justizia eta Oroitzapena Taldea
Santi Diez Uriarteren oroimenez
Gaur hamar urte hil zen Santiago Diez Uriarte basauriarra, bere bizitzaren azkenengo bost urteak Espainiako kartzelatan egin zituen, hogeita hamalau urterekin minbiziaren ondorioz hil egin zen; kartzelatik atera zutenerako beranduegi zen.
Ondorengo eskutitza berak idatzitakoa da, hildako beste gudari baten omenez:
«Mila bederatziehun eta ez dakit zenbatgarren urteko maiatzaren bata, lagun talde bat basoan barrena, sasi artean gordez, askatasunaren bidea urratuz Euskal Herria egiten. `Isil-isilik joan behar dugu, inguruan txapelokerrak ditugu eta'. Ibili eta ibili, barneko poztasunak ematen duen indarrarekin gorputza elikatuz, esperantza buru-bihotzetan. `Beno lagunak, sartu zaitezte gurera eta gibel freskoa dastatu'.
`Gibelak euki behar, orain gibela jaten hasteko! Ja, ja,ja'. Bina pitxer ur eta gibel zatiak mahai gainean. `Axina al da?'. Bai, bai. Egia esan, berdin digu, biharkoa dugu denok buruan. Batek andrea utzi du etxean, besteak seme-alabak, hurrengoak mutil-laguna, eta denok etxeko ben- tanaren kristaletik begira dauden aita-amak, espero den egun maite-maite hori noiz helduko zain. Gure Herrian sasiko bihurtu nahi gaituzte, eta gu Etxea defenditzearren sasitar. Gaua eta goiza nahasten diren paraje eder honetan, gure ametsak egi bihurtu dituzten gauza horietan pentsatzen. `Beituzue, niri emoiten bostie palu bat eta ugerrez beteriko untzea, in beharrekoak ingoaz. Ja, ja, ja'. Urduritasunak eskaintzen digun ezin egon gor- dinaz, `ba al da beste biderik?'. Handik hona urte batzuk joan dira, eta egun, lagun talde hartatik bat falta dugu, txapelokerrek odolustu arte zauritu baitzuten. Inozook! Madarikatzen dut sudurretik hartzen duzuen arnas pozoitsua, ahotik sartzen duzuen ur nazkagarria... zuek, denak eta banan-banan madarikatzen zaituztet. Gure lagunaren odolak beste euskaldun askok eta askok isuritakoarekin bat egin eta basoetan barrena ibiliz, borrokaren zuritasunarekin elkartu da, `Euskal Herria askatu' dioen ikurrina handia josiz. Ez gaurik ez egunik ez duen leku honetatik, Euskal Herria egiten segitzen dugula, eta zuk utzitako `palua eta ugerrez beteriko untzea' beste euskaldun batek hartu duela esan behar dizut. Aurrera lagun, eta zauden lekuan zaudela borrokan segitzen duzunez, bidean elkartuko gara. Santi. Castelló, 1996».