GARA > Idatzia > Euskal Herria

Jaialdia Bilbon, Nafarroa Behereko ikastolen alde

p028_f01_111x111.jpg

GARA |

Nafarroa Behereko Larzabale herrian eraikitako Oztibarre ikastolaren eta Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioaren egoitzen hornikuntza finantzatzeko jaialdia egin zuten atzo Bilboko Ayala antzokian.

Pirritx eta Porrotx pailazoek eman zioten hasiera jaialdiari, eta ondoren Larzabaleko Guraso Elkarteak proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen. Eraikin berriei esker ikastolan 50 gazterentzako tokia izango da eta kolegioan, berriz, 200 gaztek ikasketak euskaraz egin ahal izango dituzte. Eraikuntzen gastua Seaskak ordaindu du, baina hornidura gastua, 110.000 euro, berek ziurtatu behar dute.

Jaialdian Erramun Martikorena eta Anje Duhalde kantariek parte hartu zuten, eta Amets Arzallus eta Xabi Paya bertsolariek ere bai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo