Idi-probak Lehiaketa
Zazpi egunetan jokatuko dira Gernikako probak
J.L. | DONOSTIA
Zazpi egunetan jokatuko dituzte Gernikako idi-proba ospetsuak. Tarte horretan uztarri asko ikusi ahal izango dira bertako probalekuan. Bihar hasiko dira, Illarretaren, Santanaren, Soarteren eta Alegriaren uztarriekin.
Etzi, Garroren, Erreistaren, Anitxuren eta Erleteren uztarriak neurtuko dira. Gero, atseden hartuko dute azaroaren 1a arte, eta ordutik, azaroaren 5era bitarte jarraian izango dira ekinaldiak. Lehen bi egun horietan arratsaldeko 18.00etan hasiko dira probak.
Gaur jokatuko dira Uribe-Kostako finalak. Sei uztarri izango dira lehian, eta ekinaldiak 17.00etan eta 22.00etan hasita jokatuko dira. Lopategiren, Landazabalen, Txertudiren, Laskiren, Txausonen eta Iketzaren uztarriak daude sailkatuta.
Bihar, berriz, asto-proba apustua jokatuko da Mendatan, 12.30ean hasita, Esparruren eta Urrolaren astoekin. 1.200 euro daude jokoan.