GARA > Idatzia > Ikusmira

Prekarietatea gutxitzen duten aurrekontuen alde

Elkartzen gizarte mugimenduak salatu du Hego Euskal Herriko administrazioek bultzatzen dituzten aurrekontuetan lan munduan nagusi den prekarietatea babestu eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa oztopatzen dela. Elkartzenek adierazi duenez, jokabide horrek kontra egiten dio, erabat, euskal gizartearen egoera sozioekonomikoari.

Datuek ez dute gezurrik esaten. Txirotasunaren mugan daudenen kopurua ikaragarria bada ere, ondasun eta diru-sarrera handienak dituztenek abantaila fiskalak dituzte. Langileak zigortzen dituen eta enpresariak saritzen dituen sistemaren aurrean gaude.

Adierazpen ofizialetan, Nafarroako eta Lakuako gobernuetako ordezkariek gure gizartea dinamikoa dela eta aberastasuna sortzeko gaitasun handia duela esaten dute, behin eta berriz. Egia da. Ondo bizitzeko moduko aberastasun maila daukagu, baina aberastasunaren banaketa ez da bidezkoa inondik ere, eta jendartean multzo zabal bat bizi baldintza latzetan bizitzera behartzen du.

Herritarrak ordezkatzeko eta babesteko ardura duten administrazioak dira, hain zuzen ere, etxekalte ari direnak. Herritar gehienen lehentasunak eta beharrak kontuan hartu ordez, modu erabat ilun eta pribatuan, gutxi batzuen interesen alde jokatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo