GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herritarrei laguntza eskatu diete preso gaixoak «bizirik ekartzeko»

«Gure senideak hil nahian dabiltza PSOEren eta UMPren gobernuak». Argi eta gordin hitz egin zuten atzo gaixotasun larriak jota dauden euskal presoen hainbat senidek. Euskal instituzioetako ordezkariek «agintari espainolei inpunitate osoa eman» dietela salatu zuten. Ondorioz, euskal herritar guztiei egin zieten deia: laguntza eta konpromisoa, bizirik eraman zituzten baina «hilkutxetan» itzularazi ditzaketen presoak onik etxera daitezen.

p015_f01.jpg

Gari MUJIKA |

Joan den astean, espetxean hildako euskal herritarren senideek galdegin zuten gaixotasun larriak jota dauden presoak askatzeko, eta atzokoan, berriz, presoen senideak zuzendu zitzaizkien herritarrei: euskal instituzioen «borondate eza» be- hin eta berriz nabarmen ikusi eta gero, «lagunei, lankideei» laguntza eta konpromisoa eskatu zieten «hilik nahi dituzten gure senideak bizirik itzultzeko, eta ez hilkutxetan».

Bautista Barandallaren bikotekide Jose Camposek, gaixotasun larriak jota aurkitzen diren beste hainbat presoren seniderekin batera, gogor salatu zituen euskal preso politikoek jasan beharreko egoera gogorrak; are latzagoak gaixotasunak jota daudenentzat.

Buruaz beste egiteko saiakerak

Hala, edonoren begietara asaldagarriak bezain errealak diren egoera zehatz batzuk zerrendatu zituzten; besteren artean Juan Jose Rego Vidal, Marilo Gorostiaga edota Gotzone Lopez de Luzuriaga presoen kasuak.

Rego Vidal preso politiko donostiarra Euskal Herrira ekarri behar zuten. Guardia Zibila Mansillako espetxeraino bertaratu zen zio horrekin, baina «Madrilgo bulegoren bateko deiren batek» kontrakoa agindu zuen azken unean. Are gehiago, bere mediku-txostenak, analitikak eta frogen emaitzak «norbaitek desagerrarazi egin ditu».

Marilo Gorostiaga minbizi ebakuntza bat eginda eta eskuin besoan ere gaitzak jota dago, eta horrek izugarrizko minak eragiten dizkio. Atzo salatu zutenez, ez dute ospitalera eramaten «Guardia Zibilak horretarako mediorik ez duela esaten dutelako». Ukatzeaz gain, bera artatzeko fisioterapeuta bat bertara joatea ere debekatu egin diote.

Gotzone Lopez de Luzuriagari ere, minbizia izaki, ebakuntza egin zioten. Bada, nahiz eta larria izan daitekeen tratamendua ez jarraitzea, azkeneko lau erradioterapia sesioak galdu egin ditu, batzuetan ez dutelako ospitalera eraman, eta beste batzuetan euskal presoak berak ezezkoa eman diolako horren baldintza txarretan eramateari: eskuburdinak jarrita, besoak atzean eta poliziakideen tratu desegokiak jasoz.

Euskal instituzioen utzikeria

Hori gutxi balitz, aurten, gaixotasun psikologikoak dituzten hiru euskal preso beren buruaz beste egiten saiatu direla ere azaldu zuten.

«Gure senideak hil nahian dabiltza, heriotzekin gure sufrimenduaren bila ari dira», sala-tu zuten senitartekoek, eta hel- buru horrekin ari direnak eta sufrikarioa sortzen dutenak PSOEren eta UMPren gobernu espainol eta frantsesa direla nabarmendu.

Egoera larri horrek bultzatuta hainbat ordezkari instituzionalen ateak ukitu dituzte senideek; Ibarretxerena edota EAEko zein Nafarroako Arartekoarena. Ibarretxek, ordea, ez die erantzun ere egin, eta Ararteko kargua duten bi ordezkariek Madrilgo Herri Babesleari, Enrique Mugica Herzogi, salaketa bideratuko diotela erantzun diete. Haserre agertu ziren lehendakariarekin, eta baita arartekoekin, dispertsio politika indarrean jarri zuenetakoa baita, gainera, Mugica Herzog.

Horregatik laguntza eta konpromisoa eskatu zieten euskal herritarrei, gobernuak mugiaraziko dituen «presioa» sortzeko eta bideratzeko presoen alde.

RESIDUOS

La gestión y transporte de los residuos radioactivos es un gran problema quos quos radioactivos es un gran problema quos quos radioactivos es un gran problema que pued.

dena prest, baina...

Juan Jose Rego Vidal euskal preso politikoa gaixotasunak jota dago, eta Guardia Zibila Mansillako espetxera joan zen bera Euskal Herrira ekartzeko. Baina azken unean, arrazoirik eman gabe, atzera egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo