Ikerkuntza bultzatzea da EHUren plan estrategikoaren ardatzetako bat
Euskal Herriko Unibertsitateak 2007tik 2011ra bitarterako plan estrategikoa aurkeztu zuen atzo. Ikerkuntza lana bultzatzea izango da ardatzetako bat; Juan Ignacio Perez errektoreak azaldu zuenez, arlo horretan «baliabide» gehiago egongo dira-eta.
Manex ALTUNA |
EHUko Gobernu Kontseiluak pasa den ostegunean adostasun handiz -29 bozka alde eta bi abstentzio jaso zituela adierazi zuten- onartutako plan estrategikoaren berri eman zuten atzo Juan Ignacio Perez errektoreak eta Nekane Balluerka Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako errektoreordeak.
Hurrengo lau urteetarako ezarri dituzten ardatz estrategi- koen artean, prestakuntza, ikerkuntza, unibertsitatearen antolakuntza eta gizartean duen proiekzioa hobetzea daude. Juan Ignacio Perezek helburu nagusienetako bat ikerkuntza lanari bultzada ematea izango dela adierazi zuen. Izan ere, ikasle gutxiago daudenez irakasleen ikerlanaren hedadura eta kalitatea areagotzeko aukera izango da.
Arlo horretan emango den hobekuntza «adierazgarria» izango delakoan daudela azaldu zuen errektoreak; zientzia, teknologia eta ikerkuntzarako garapen programa ezberdinak prestatzen ari baitira bai Lakua, bai Espainiar Gobernua, bai Europar Batasuna.
Perezen aburuz, egoera horrek ikerketarako «baliabide» gehiago egotea ahalbideratuko du eta, nahiz eta gaur egun arlo horretan egiten den lana egokia dela esan, helburua Europako unibertsitaterik onenen mailara heltzea izan behar duela adierazi zuen.
Futbolarekin konparazioa eginez, une honetan zuzentzen duen erakundea «sailkapenaren erdian» dagoela esan zuen, baina helburuak UEFArako postuetan egotea izan behar duela. Horretarako, ikertaldeen kopurua eta kalitatea hobetzen, irakasle eta ikertzaileen trebetasunak eta laguntza teknikoa handitzen saiatu beharko dira.
EHUko irakaskuntzaren kalitatea hobetzea izango da beste ardatzetako bat, hizkuntza ofizial bietan dagoen ikasketa eskaintzak dagoen eskaerari erantzun beharko dio.
Unibertsitatearen barne antolakuntzari dagokionez, langileak hobeto dimentsionatzen eta orekatzen ahaleginduko dira, eta campus bakoitzak zerbitzu guztiak eskaintzea, hala funtzioak deszentralizatuz.
Gizarte proiekzioari dagokionez ere EHUren ezagutza hobetzea dute helburu. Alde horretatik, euskal kulturaren garapena bultzatzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna tratatzerakoan erreferentzia izatea eta euskal gizartean bakea eta elkarbizitza eraikitzen laguntzea ardatz nagusi dituztela azaldu zuten.
El martes por la tarde un camión chocó contra la pasarela peatonal que comunica el campus de Leioa de la UPV con la zona deportiva adyacente, y provocó la caída de la estructura. El rector de la UPV, Juan Ignacio Pérez, advirtió ayer en la rueda de prensa de que se requerirán «unos días» para la reposición de la pasarela.
El rector de la institución académica se refirió al accidente y señaló que «afortunadamente» las consecuencias del siniestro se limitaron a daños materiales y al trastorno en el tráfico rodado que provocó.
En este sentido, indicó que «ha sido milagroso dentro de la aparatosidad del accidente» que no se hayan producido mayores afecciones y recordó que el volquete del camión «se llevó por delante» la pasarela, que durante la noche del martes tuvo que ser retirada de la carretera en la que quedó atravesada.
El conductor del vehículo pesado sufrió un dolor en la zona de las costillas, por lo que fue evacuado al Hospital de Cruces, aunque al parecer sus lesiones no revisten gravedad. Juan Ignacio Pérez afirmó que es tarea prioritaria para los responsables de la UPV en el momento actual «garantizar la seguridad de las personas que se dirigen al polideportivo y vuelven».
Gaur egun EHUn egiten den ikerkuntza lana «egokia» dela esan zuen Perezek. Futbolarekin konparazioa eginez unibertsitatearen maila «sailkapenaren erdialdean» dagoela azaldu zuen, baina helburua «UEFAn sartzea» dela esan zuen.