IZOTZ HOCKEYA
Hormadik azkeneko zatian erabaki du Donostiako derbia
TXURI URDIN
Jon LEUNDA | DONOSTIA
Hormadik eraman zuen herenegun gauean Donostian jokatu zen euskal derbia. Gipuzkoarrek eta lapurtarrek norgehiagoka bikaina eskaini zuten, afizioa egiten duten horietakoa.
Lehenengo bi zatiak oso orekatuak izan ziren, eta horien amaieran 2-2 erakusten zuen markagailuak. Azkeneko hogei minutuetan, ordea, Hormadi hobea izan zen, eta hiru gol lortuta norgehiagoka erabaki egin zuen.
Superliga honetako hirugarren euskal taldeak, Gasteizek, alegia, ezin izan zuen ezer egin etxean Majadahondaren aurka, eta arabarrek 3-7 galdu zuten. Ahalegindu ziren etxekoak, baina madrildarrak hobeak izan ziren. Gasteizek azkeneko postuan jarraitzen du.