Aurtengo Baztan-Bidasoako Gazte Eguna Elizondon ospatuko da larunbatean
Egun honekin eskualdeko gazteak elkartu, eta antolatzeko eta beren eskubideen alde borrokatzeko beharra zabaldu nahi dute eskualde horretan, halaber, gazteei alternatiba bat eskaini. Honako egitaraua prestatu dute: hasiera ekitaldia (10.00), hitzaldia: «Erdiz Bizirik!» (11.00), bazkari herrikoia, Erdizen aldeko manifestazioa, kalejira (19.00) eta kontzertua Gaztetxe parean (22.00): Sexty Sexers, Ufestuek eta Kaskezur. Jai busa egonen da joan-etorria egiteko. Beratik 08.30ean abiatuko da, eta Lesakatik, Igantzitik, Arantzatik, Etxalarretik, Sunbilatik eta Doneztebetik pasatu ondoren Elizondora iritsiko da. Autobusa 07.00etan bueltatuko da.