GARA > Idatzia > Euskal Herria

HIZKUNTZA ETA KULTURA TOPAKETAK

Tokiko hizkuntzen nondik norakoak aztergai izango dituzte Kanbon

Euskal kulturaren aldeko Herri Elkargoak, EKEk, EKk eta EEPk elkarlanean antolatuta, aurtengo Hizkuntza eta Kultur Topaketak Kanbon izango dira. Atzo egin zieten harrera ofiziala Estatu frantsesetik etorritako parte-hartzaileei eta gaur, bihar eta etzi ekingo diote egitarauari Arnagako Laranjategian. Eskualde, Estatu eta Europa mailako hizkuntz politikak izango dira jardunaldion ardatza. Besteren artean, Euskal Erakunde Publikoaren (EEP) funtzionamendua eta egitekoak aurkeztuko dituzte. Komunikabideek tokiko hizkuntzen normalizazioan duten erronka tekniko eta juridikoak edota Europako dirulaguntzak izango dituzte hizpide. Larunbatean batzar orokorra egin, eta urteko lan-ildoak onartuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo