GARA > Idatzia > Euskal Herria

Barrena: «Elkarrizketa politikoak ez duela biderik erakutsi nahi du PSOEk»

EAEko Auzitegi Nagusiak hitz egiteagatik zortzi ordezkari politiko epaitzea erabaki duen arren, PSOEko bi ordezkari beren artean, Pernando Barrenak uste du Jose Luis Rodriguez Zapateroren alderdia «eroso» dagoela egoera honetan. Ezker abertzaleko ordezkariak adierazi zuenez, auzi honekin «elkarrizketa politikoak ez duela biderik erakutsi nahi du», baita beste konponbide prozesu baten alde egingo ez duela islatzeko.

Manex ALTUNA |

Ezker abertzalearen izenean Pernando Barrenak eta Jone Goirizelaiak baloratu zuten atzo EAEko Auzitegi Nagusiak hitz egi- tegatik zortzi ordezkari politiko epaitzea erabaki izana. Barrenak nabarmendu zuenez, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, PSEko buruzagiak eta ezker abertzaleko ordezkariak auzipetuta egotearen «jatorria» Alderdien Legea indarrean egotea da. Izan ere, Bilboko auzitegia epaiketa honekin aurrera jarraitzeko erabiltzen ari den «tresna» dela adierazi zuen.

Ezker abertzaleko ordezkariak salatu zuenez, Batasuna 2003an legez kanpo uztea ahalbideratu zuen legeak indarrean jarraitzearen atzean «ardura politikoak» daude «PPren garaian onartu baitzen, PSOEren babesarekin».

Are gehiago, Zapatero Moncloara iritsi zenean Alderdien Legea bertan behera uzteko aukera izan zuen arren, eta negoziazio prozesu batean sartu eta gero, ez zuen inoiz norabide horretan «pausorik» eman.

Testuinguru honetan, Barrenak adierazi zuen paradoxa baten aurrean gaudela, PSOEko bi ordezkari epaituak izango baitira. «Ziur asko, legea babestu zutenean inoiz ez zuten pentsatuko elkarrizketa politikoa krimi- nalizatzeko erabilia izango zela. Are gutxiago, beren militanteak auzipetuak izango zirenik. Baina iraganean izandako posizioaren biktima izaten ari da», azaldu zuen.

Hala ere, politikari nafarraren iritziz PSOE egoera honetan «eroso» dago. Zapaterok gidatzen duen alderdiak epaiketa «elkarrizketa politikoak ez daukala irtenbiderik» erakusteko baliatu nahi du, baita «beste konponbide prozesu baten alde» egingo ez duela erakusteko.

Horren haritik, Goirizelaiak azken negoziaketa prozesuan PSOEk Alderdien Legeari «erabilera politikoa» eman ziola gogara ekarri zuen. «Atxiloketak, ilegalizazio gehiago, auziperatzeak eta abar, etengabe erabili izan ditu Auzitegi Nazionalak zein Auzitegi Gorenak. Ezker abertzalearen aurka egiteko armatzat erabili du», kritikatu zuen.

Ezker abertzalea «ahultzeko»

Lege horri helduta PSOEk daraman estrategian, EAJ laguntzaile «leial» duela salatu zuten ezker abertzaleko ordezkariek. «Nahiz eta hitzez horren aurka dagoela dioen EAJk, praktikan erabili egiten du postuei eusteko», gaitzetsi zuen Goirizelaiak. Bukatu berri den negoziazio prozesuan ere jarrera bera izan duela berretsi zuten, beste behin ere.

Adierazi zutenez, Alderdien Legea erabiltzen ari dira ezker abertzalea «ahultzeko» helburuz. Beren ustez, PSOE eta EAJren apustua Konstituzioaren barnean EAEko Estatutu eta Nafarroako Foru Hobekuntzari kokapen berri bat ematea da, konponbiderako gai nagusiak, eus- kal herritarren erabakitze ahalmena eta lurraldetasuna, kontuan hartu gabe.

Barrenaren iritziz, horregatik eusten diote Alderdien Legeari. Nabarmendu zuen ezker abertzalea dela beste iruzur bat gertatzea ekidin dezakeen sektore politiko bakarra.

«Zoritxarrez PSOEk konfrontazioaren aldeko apustua egin du eta EAJren laguntza du», salatu zuen. Honen adibide, Ertzaintzak Auzitegi Nazionalalarekin kolaboratuz izan duen errepresio jarrera eta Espainiako Kongresuan aurrekontuak babesteko erakusten duen laguntza aipatu zituen .

Epaiketaren harira, ezker abertzaleko bozeramaileak esan zuen orain PSOE «harritu» egiten dela beren lan politikoagatik ordezkari politikoak auzipetuak direlako, baina lehenengoa aldia ez dela gogora ekarri zuen. «Jon Salaberria arrazoi berberengatik auzipetua izan zen bere garaian, eta PSOEk txalotu egin zuen. Kasu honetan, gainera, auzipetuta dauden lau pertsona kartzelan daude lan politikoa egin izanagatik eta konponbidea bila ibiltzeagatik», kritikatu zuen.

Goirizelaia, berriz, epaileak errefusatzearen inguruan zabaldu diren albisteez mintzatu zen. Azaldu zuen, oraindik ez dakitela zer egingo duten, ez baitakite epaileak nortzuk izango diren, beraz, nor diren jakitean erabakiko dutela. Abokatuaren iritziz errefusatzearen gaiak komunikabideetan «protagonismoa» bilatzeko «interes politikoa» dutelako izan du ohiartzuna . «Badirudi Ibarretxe dela epaituko duten bakarra, auzipetuta ge- hiago dauden arren. Beren adierazpenetan beti ahazten ditu, ezker abertzalearen ordezkariak batez ere, nahiz eta zigor eskaera handienak beraientzat diren», nabarmendu zuen.

Ibarretxe: «Compartiré un proyecto si se respeta al pueblo vasco»

Juan José Ibarretxe cerró anoche el ciclo de conferencias «Euskadi en el mundo, la reflexión de tres lehendakaris», organizado en Bilbo por la Fundación Sabino Arana. Allí afinó cuál es las condición que plantea al Gobierno español para llegar a un acuerdo que sea luego sometido a referéndum: «Euskadi no se puede construir contra España, ni contra Francia ni contra nadie. Nosotros tenemos que construir a favor, desde nuestras propias decisiones. Estaré dispuesto a compartir un proyecto si se respeta al pueblo vasco», dijo poniendo como destinatario inequívoco a José Luis Rodríguez Zapatero, presidente español.

Tras recordar que «ni Francia ni España han podido disgregar al pueblo vasco», Ibarretxe añadió que «queremos más autogobierno, no para gritar con el Gobierno de Madrid, sino para gestionarlo y crear mayor nivel de bienestar».

En este camino, el lehendakari aseguró que la sociedad vasca debe ser la protagonista y aventuró que «a partir de este momento, todos los procesos de paz y negociación política los abrirá y los cerrará la sociedad vasca».

Se refirió también al juicio en el que se deberá sentar en el banquillo junto a dirigentes del PSOE y de la izquierda abertzale por mantener reuniones políticas. «Siendo muy doloroso, que lo es, el que tenga la condición de acusado penalmente como consecuencia de haber tenido conversaciones para intentar buscar soluciones, lo que sí quiero decir es que no va a impedir que continúe con toda mi energía por el camino político emprendido». GARA

EB, PSOE-ren AURKA

Mikel Arana eledunak esan zuen PSOE dela Ibarretxeren kontrako auzia abiarazi izanaren «arduradun zuzena», Alderdien Legea bertan behera utzi ez izanagatik.

PROTAGONISMOA

Goirizelaiak salatu zuen Ibarretxek «protagonismoa» bilatzen duela auzi honekin, eta ahaztu egiten zaiola ordezkari politiko gehiago ere badaudela egoera berean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo