GARA > Idatzia > Gutunak

Haritz Mayora EHko MSTren Aldeko Laguntza Taldeak

Nekazari-negozioaren multinazionalen jokaera Amerikan

Iragan urriak 21ean Syngenta transgenikoen multinazionalak kontrataturiko milizia batek Brasilgo Lur Gabeko Nekazal Langileen Mugimenduaren (MST brasildarrez) Terra Livre kanpamen- duan sartu ziren. Ekintzan MST eta La Via Campesinako militantea zen Valmir Motta de Oliveira erahil zuten bi tiroz eta beste kide batzuk zauritu zituzten. Valmirrek (Keno goitizenez) 34 urte zituen eta 3 seme-alabaren aita zen. Janaria diru asko mugitzen duen negozio bat bilakatu dela herritar guztiok somatzen dugu ogia erostera goazenean. Bitxia da, bai garia biltzen duen nekazariarentzat eta baita ogia saltzen digun pertsonarentzat, beraien lanetik bizimodua ataratzea geroz eta zailagoa dela kontutan hartzen badugu.

Baina hazien eta nekazal kimikoen mundu mailako merkatua kontrolatzen duten multinazionalentzat ez da horrela gertatzen. Multinazional hoietako bat suitzar jatorrizko Syngenta da, eta interes handiak dauzka Brasilen, non transgenikoz ereindako lur sail handiak lantzen dituen. Horietako bat Paraná estatuan dago, Iguazú Parke Nazionalarekin mugan. Brasilgo legearen arabera, landaketa transgenikoak Parke Nazional batetik gutxienez 10 kilometrotara kokatu behar da, hortaz aipatu lur saila legez kanpo dago. Keno eta beste kide batzuk lur sail hori bertoko hazien kontserbaziorako eta nekazaritza iraunkor baterako ikerketa zentru moduan erabil dadin aldarrikatzen zebiltzan. Ordainean, armadun gizasemeak topatu zituzten eta Keno hil egin zuten.

Guzti honi buruz ezer gutxi irakurri, entzun edo ikusi genuen munduaren alde honetan. Europako transnazional batek estorsionatu eta hiltzeko baimena dauka, baldin eta ekonomiarentzako ona bada.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo