GARA > Idatzia > Euskal Herria

Otaola Estatu osoko alkateen erakundeko presidenteordea izango da PPk hala erabakita

Regina Otaola omen da PPren alkaterik garrantzisuena edo adierazgarriena, Lizartzan agintea herriaren borondatearen aurka eskuratu duen arren. Bera izango da behintzat bere ordezkari gorena FEMP delakoan.

p013_f02.jpg

GARA |

Federación Española de Municipios y Provincias (FEMP) dela- koak bere biltzar nagusia egin zuen atzo Madrilen. Hurrengo lau urteetan Estatu osoko udalerrien erakundeko burua aukeratu behar zuten. Bi ziren hautagai nagusiak; bata, PSOEk aur- keztua, Pedro Castro Getafeko alkatea; bestea, PPk proposatutakoa, Regina Otaola, apenas 600 biztanle dituen eta gehiengo independentista garbia duen herri txiki bateko alkatea, Lizartzakoa, alegia. Jakina denez, boto batzuk baino ez zituen jaso Otaolak Lizartzan, baina ezker abertzalea legez kanpo utzia izan ondoren, berari eman diote agintea Estatu espainoleko epaitegiek.

Bozketan Castro nagusitu zitzaion Otaolari, baina FEMPko lehenengo presidenteordetza beteko du gipuzkoarrak, lehian bigarrena izan zen eta. Castrok 15.977 boto eskuratu zituen; Otaolak, 11.310. Zinegotzi gehiago ditu PPk PSOEk baino Estatu mailan, baina alderdi txikien ordezkari gehienek PSOEko hautagaiari eman zioten behar zuen bultzada. Hirugarrena IUko Rosa Aguilar (Kordobako alkatea) izan zen, eta erakundeko bigarren presidenteordetza egokitu zaio beraz.

Lizartzan ezarritako alkateak «askatasuna eta legea» aldarrikatu zituen botoa eskatzeko egin zuen hitzaldian, Getxon gertatutako atentatu saiakerari erreparatuz: «Terroristen inposizioen aurrean honela jokatu behar dugu, nahiz eta errazena eta erosoena geldirik egotea edo inoiz asetuko ez direnak asetzen saiatzea den».

Juan Carlos I. Espainiako erregeak Txileko gailurrean erakutsi zuen jarrera txalotzeko aukera ere baliatu zuen PPko hautagaiak: «Espainiaren irudiaren eta izen onaren alde egin zuen berriro, askatasuna mespretxatzen dutenen eta demokraziaz baliatzen direnen aurrean», argudiatu zuen Otaolak.

Bandera espainolaren alde

Honekin batera, Espainiako ikurren aldeko hitzak izan zituen Regina Otaolak, gai hau izan baitzen PPk atzokoan gehien nabarmendu zuena, hainbat hedabideren laguntzaz bandera gorri eta horia udaletxe guztietan jartzeko egiten ari den kanpainaren ildotik.

Gipuzkoako PPko buruaren hitzetan, «gauza sinplea da» exijitzen dutena eta berak Lizartzan egin duena: «Udaletxe bat eratu mehatxuen gainetik, etaEspainiako ikur konstituzionalak, Euskadiko eta nire udalerrikoa balkoitik zintzilikatu».

«Nire eskubidea eta nire betebeharra da hori. Ondorioz, botere publikoen babesa baino ez dut eskatzen, legearen bermea baino ez. Hori existitzen dela jakitearekin konforme nengoke ni, baina tamalez ez da gaur egun horrelakorik gertatzen», erantsi zuen Regina Otaolak.

4.000 ALKATE

4.000 alkate inguru ditu PPk Estatu osoan, baina horien guztien artean Otaola hautatu zuen FEMPren presidente bilakatzeko asmoz. Bozketan ezin izan zuen PSOEko ordezkaria gainditu, baina presidenteordetza eskuratu du.

4.600 boto faltan

PPk PSOEk baino alkate gehiago izan arren, Otaolak 11.310 boto baino ez zituen lortu, eta Pedro Castro Getafekoak, ordea, 15.977. Beraz, lehendakaritza lortzeko 4.600 botoren faltan gelditu zen gipuzkoarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo