Europako Errekopa
Akabak arazorik gabe biribildu zuen ostiralean egindako lana
Gipuzkoarrek lehen zatian erabaki zuten norgehiagoka, atsedenaldira sei goleko abantaila lortuta heldu baitziren
GARA | DONOSTIA
Akaba Bera Berak Europako Errekoparen final-zortzirenak jokatuko ditu. Ez zegoen zalantza handiegirik, joaneko partidan Saint Gallen sei goleko aldeaz gainditu ondoren, baina gipuzkoarrek ostiralean egindako lana biribildu behar zuten.
Eta halaxe egin zuten, beren nagusitasuna eztabaidaezina izan baitzen atzo berriro ere. Suitzarren aurkako lehen partidan gertatu zen bezala, lehen minutuetan berdinduago aritu ziren, baina oraingoan askoz ere gutxiago iraun zuen Saint Gallenen hasierako bulkada horrek.
Reyes Karrereren taldea ezin hobeto aritu zen Tati Garmendiak gidatuta, ez zuen arazo handiegirik izan etsaiaren 6-0-ko defentsan hutsuneak aurkitzeko eta horri esker, atsedenaldira markagailuan 12-18 izanda iritsi zen.
Abantailak, joaneko partidaren emaitzak eta lehen zatian erakutsitako nagusitasunak lasaitasuna eman zioten Bera Berari bigarren zatiari ekiteko. Reyes Karrerek, izan ere, egoera aprobetxatu zuen bere jokalari guztiak erabiltzeko, minutu gehienak jokatu zituztenek atsedena har zezaten, eta gainontzekoek ere Europan jokatzearen sariarekin goza zezaten.
Akabak, hala ere, abantaila gainditu eta partida bederatzi goleko aldeaz amaitu zuen. Hemendik aurrera, zoritxarrez, ez du hain lan erraza izango, aurkarien maila Saint Gallenena baino hobea izango baita.
El Akaba tenía en su mano la clasificación para octavos, pero faltaba rematar, en un partido en el que las guipuzcoanas corrían el mismo peligro que en la ida, «contagiarnos del rival, que juega un poco lento y tiende a adormecer el partido», explicó Reyes Karrere.
Por eso, la entrenadora destacaba que su equipo hubiera sabido «mantener la concentración y la fuerza durante todo el partido. Teníamos que intentar hacer nuestro juego al margen de los árbitros y del juego del rival y lo hemos solventado bien», destacó Karrere.
GARA