Eskolak Euskaldunduk kanpaina abiatuko du «iruzurrak» ekiditeko
Eskarmentua badu lehendik ere, horregatik eraginkorrak ez diren «proposamen ponpoxoekin» iruzurrik ez egiteko eskatu zuen atzo Eskolak Euskaldunduk. Datozen asteetan kanpaina jarriko dute abian agintariek mahai gainean jarritako plangintzak salatzeko, eta herritarren eskaerei jaramon eginda, behingoz ikasle guztiak euskaldunduko dituen proposamena aurkez dezaten eta abian jar dezaten eskatzeko.
Maider EIZMENDI |
Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak kanpaina berri bat jarriko du abian, berriz ere izurrik gerta ez dadin.
Atzo egindako agerraldian nabarmendu zutenez, azken asteetan eskolak euskalduntzearen aldeko «proposamen ponpoxo» franko entzun da. «Nagusiki hiru proposamen daude mahai gainean: Euskararen Erakunde Publikoaren Hizkuntza Plangintza; Nafarroako Gobernuaren Instituto del Vascuence eta Gasteizko Gobernuaren Hizkuntza ereduen proposamena». Euren iritziz ordea, hiru proposamen hauek ez dute eskolaren bidez ikasleak euskalduntzeko balio, «iruzurra eta herritarrek egindako eskaerei entzungor egitea» da, besteak beste, hizkuntza eta hezkuntza eskubideen zapalkuntza estrukturala bere horretan mantentzen dutela uste dutelako eta orain bi ikasturte 107.768 sinadura bidez eta pasa den ikasturteko mobilizazioen bidez herritarrek egindako eskaerei ez dietelako erantzunik ematen.
Gogorarazi zutenez, egun eskolak 3 ikasletik bakarra euskalduntzen du, nahiz eta eskolaren bitartez euskalduntzeko eskubidea Euskal Herri osoko ikasleen eskubide izan.
Eskubidea berma dadin ezinbesteko jo dute Euskal Herri osoan euskaldunduko duen eskola izatea, eta lege berriak izatea, Euskara ofizialtasunerantz eta Hezkuntza Sistema Nazionalerantz pauso eraginkor izango direnak. Hainbatetan eta euskalgintza eta hezkuntza komunitateko sektore zabalak «proposamen serio batek jaso beharko lituzkeen gutxienekoak» zehaztuta duadela adierazi zuten; Tontxu Campos, Max Brisson eta Perez Nievasek mahai gainean jarritako proposamenek ez dituztela inondik inora betetzen adierazi zuten. «Guztiek hitz politak eta proposamen eskasak mahai gaineratu dituzte eta euskara berreskuratzeko prozesuari oztopo nabarmenak jartzen dituzte; gainera, hitz politak eta egunerokotasunean egiten dituztenak kontraesanean daude».
Adibide gisa Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskarak hezkuntzan bizi duen egoera «negargarria» gainditzeko proposamen seriorik ez egiteaz gain, irakasle euskaldunak kontratatzeari ere oztopoak jartzen dizkiotela salatu zuten. «Haur eskoletan euskaraz ikasteko mila eta bat oztopo jartzen dituzte, derrigorrezko hezkuntzan euskaraz ikastea ez da legez onartua; lanbide Eskola eta Unibertsitatean euskara ia ez da existitzen».
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokionez, egin berri duten Las Eskaintza Publikoa kritikatu zuten, «irakasle erdaldunentzako lan postuak eskaintzen» dituztelako. Izan ere eskaintzan Lanbide Heziketako irakasleen %37ari ez zaio eskolak euskaraz emateko beharrezkoa den hizkuntza perfilik eskatzean, nahiz eta «lehen ere lanbide heziketa, hizkuntzari dagokionez puntu beltza izan». Era berean, ikasle etorkinak A eredura bideratzen direla ere salatu zuten.
Nafarroari dagokionez, berriz, Hello izeneko Haur Eskolak elebidunak irekitzea, ingelesa eta gaztelera irakasten dutenak, kritikagarri jo zuten, baita Lehen Hezkuntzan British eredua bultzatzea edota «Vascuenceren legea» indarrean izatea, besteren artean.
Horiei guztiei erantzun beharra dagoela uste du Eskolak Euskaldunduk eta horretara dator, hain justu, abian jarriko duten kanpaina. Hala batean eta bestean jarriko dituzten postalak izenpetu eta Tontxu Campos, Max Brisson eta Perez-Nievas-i igortzeko dei egin zuten, bai eta hurrengo asteetan herriz-herri antolatuko dituzten mobilizazioetan.
Halaber, hezkuntza komunitatea eta euskalgintzako eragile zein norbanakoei ikasle guztiak euskalduntzeko lanean gogor jarrai dezaten eta Nazio Eztabaidagunean elkarlanean egiteko dagoen euskalduntze proposamen nazionalean parte har dezaten eskatu zien.
Eskolak Euskaldundu herri ekimenak kanpaina berri bat jarriko du abian, behingoz ikasleak euskalduntzeko bidean agintariek proposamen serio bat mahaigainera dezaten.
Ekimeneko kideek atzo egindako agerraldian nabarmendu zutenez, azken asteetan eskolak euskalduntzearen aldeko «proposamen ponpoxo» ugari izan dira. Nagusiki hiru hartu zituzten ahotan: «Euskararen Erakunde Publikoaren Hizkuntza Plangintza, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Institutua eta Gasteizko Gobernuaren hizkuntza ereduen proposamena».
Beren iritziz, horiek ez dute eskolaren bidez ikasleak euskalduntzeko balio, eta horrez gain, «iruzurra eta herritarrek egindako eskaerei entzungor egitea» da; besteak beste, hizkuntza eta hezkuntza eskubideen zapalkuntza estrukturalari eusten diotelako, eta orain bi ikasturte 107.768 sinadura bidez eta joan den ikasturteko mobilizazioen bidez herritarrek egindako eskaerei ez dietelako erantzunik ematen.
Ekimenean parte hartzen duten hainbat eragiletako ordezkariek gogorarazi zutenez, egun eskolak hiru ikasletik bakarra euskalduntzen du, nahiz eta eskolaren bitartez euskalduntzeko eskubidea ikasle guztiek izan.
Eskubidea berma dadin ezinbestekotzat jo zuten Euskal Herri osoan euskaldunduko duen eskola izatea, eta lege berriak izatea, euskararen ofizialtasuneranzko eta hezkuntza sistema nazionaleranzko pauso eraginkorrak izango direnak. Euskalgintzako eta hezkuntza arloko sektore zabalak «proposamen serio batek jaso beharko lituzkeen gutxienekoak» zehaztuta dituela adierazi zuten; alde horretatik, Lakuako Hezkuntza sailburu Tontxu Camposek, Euskararen Erakunde Publikoko presidente Max Brissonek, eta Nafa- rroako Hezkuntza sailburu Carlos Perez Nievasek egindako proposamenek baldintza horiek ez dituztela inondik inora betetzen adierazi zuten. «Guztiek hitz politak eta proposamen eskasak mahaigaineratu dituzte, eta euskara berreskuratzeko prozesuari oztopo nabarmenak jartzen dizkiote; hitz politak eta egunerokoan egiten dituztenak kontraesanean daude».
Adibide gisa Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskarak hezkuntzan bizi duen egoera «negargarria» gainditzeko proposamen seriorik ez egiteaz gain, irakasle euskaldunak kontratatzeari ere oztopoak jartzen dizkiotela salatu zuten. «Haur eskoletan euskaraz ikasteko oztopo izugarriak jartzen dituzte, eta Derrigorrezko Hezkuntzan euskaraz ikastea ez da legez onartua; Lanbide Eskolan eta Unibertsitatean euskara ia ez da existitzen».
Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokienez, egin berri duten lan eskaintza publikoa kritikatu zuten, irakasle erdaldunentzako lan-postuak eskaintzen dituztelako. Izan ere, eskaintzan Lanbide Heziketako irakasleen %37ri ez zaio eskolak euskaraz emateko beharrezkoa den hizkuntza perfilik exijitzen, nahiz eta «lehen ere Lanbide Heziketa, hizkuntzari dagokionez, puntu beltza izan». Horrez gain, ikasle etorkinak A eredura bideratzen direla ere salatu zuten.
Nafarroan, berriz, Hello izeneko haur eskola elebidunak irekitzea, ingelesa eta gaztelera irakasten dutenak, kritikatu zuten; baita Lehen Hezkuntzan British eredua bultzatzea ere, edota «Vascuenceren Legea» indarrean izatea, besteren artean.
Horiei guztiei erantzun beharra dagoela uste du Eskolak Euskaldunduk eta horretara dator abian jarriko duten kanpaina. Hala, eskuragarri jarriko dituzten postalak izenpetu eta Camposi, Brissoni eta Perez Nievasi igortzeko deia egin zuten, bai eta hurrengo asteetan herriz-herri antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko ere.
Azkenik, hezkuntza komunitateko eta euskalgintzako eragile zein norbanakoei ikasle guz- tiak euskalduntzeko lanean jarrai dezaten eta Nazio Eztabaidagunean elkarlanean egiteko dagoen euskalduntze proposamen nazionalean parte har dezaten eskatu zien.
Euskalgintzako eta hezkuntza arloko sektore zabalak behin eta berriz aldarrikatu izan dituenak eta proposamen serio batek izan beharko lituzkeen gutxienekoak gogora ekarri zituen Eskolak Euskaldundu herri ekimenak:
1. Hizkuntza eredu bakarra eta euskalduna abian jartzea.
2. Irakasle guztiak euskaldunak izan daitezen neurriak hartzea, kontratu berri zein finko guztietan euskara perfil egokia eskatuta; hezkuntza alorrean lan egiten duten gainerako langileek ere euskara ezagut eta erabil dezaten bermatzea, dagokien perfila eskatuta.
3. Irakasle eskoletatik erdal adarra kentzea.
4. Ebaluaketa sistema egokiak txertatzea.
5. Pedagogia eredu aurrerakoiaren bidez ikasleak hezkuntza jardueraren subjektu eta parte aktibo bilakatzea, euskaraz hitz egin dezaten lagunduz.
6. Ikasgeletako ikasle kopurua txikitzea.
7. Euskara, euskal kultura eta nortasunari loturik ikasteko Euskal Curriculuma aplikatzea.
8. Eskolaz kanpoko ekintzak euskaraz izan daitezen programak bultzatzea.
9. Hezkuntza sisteman euskalduntzen ez duten ereduetan ikasten ari diren ikasleei murgiltze eredua aplikatzea.
10. Kaltetuak izan diren dozenaka mila herritarrei euskara ikasteko laguntzak eskaintzea.
11. Hezkuntza komunitateari baliabide pedagogiko eta ekonomiko egokiak eskaintzea.
Urtarrila amaiera arte egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko eta Tontxu Camposi, Max Brissoni eta Perez Nievasi izenpetutako postalak masiboki bidaltzeko eskatu diete herritarrei.