GARA > Idatzia > Euskal Herria

ESPETXERatzeA

Maiana Mendibururi lau urteko zigorra ezarri diote eta kartzelatu egin dute

Parisko Auzitegi Korrekzionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri zion atzo Maiana Mendiburu euskal herritarrari. Epaia auzitegian bertan jakinarazi zioten, eta bertan atxilotu eta kartzelatu zuten. Mendiburu 2007ko otsailaren 27an atxilotu zuen Polizia frantsesak Senpereko bere etxean, nahiz eta gero, epailearen aurretik pasatu ostean, aske gelditu zen «kontrol judizialaren pean». Bere espetxeratzea salatzeko 60 pertsonak elkarretaratzea egin zuten Senperen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo