GARA > Idatzia > Kultura

Laboaren «Lekeitioak» lana CD formatuan kaleratuko dute

GARA | DONOSTIA

Elkar argitaletxeak datorren azaroaren 22an kaleratuko du CD formatuan Mikel Laboak 1988. urtean plazaratutako «Lekeitioak» diskoa.

Argitaletxeak esandakoaren arabera, bi arrazoirengatik ekarri dute aipatutako lana CD for- matura: «Alde batetik, hura zelako euskarri berrira egokitzeko falta zen bakarra, eta bestalde, `Lekeitioak' kontzeptuaren azpian Mikel Laboaren esentziarik berezkoena gordetzen delako, bere irudizko mundua, imitaezina eta oraindik ere erabat berrizalea eta urratzailea dena».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo