GARA > Idatzia > Kultura

«¡Ama, quiero ser lehendakari!» antzezlanaren azken emanaldia, Bilbon

GARA | BILBO

Bilboko Ayala antzokia izango da Gluglu-ren «¡Ama, quiero ser lehendakari!» antzezlanaren birak egingo duen agurrekoaren lekuko, bihar, 20.30ean, eskainiko baitute Aitzpea Goenagak idatzi eta zuzendutako lanaren azken emanaldia.

24.000 ikusle, 39 herri, 62 emanaldi. Umorearen bitartez gaur egungo euskal politikaren hausnarketa proposatu duen komedia honen datuak ez dira edonolakoak. 2006ko abenduan estreinatu ondoren, lehendakari «lanpostua» betetzeko dema bizian aritu den bost laguneko familia bitxiaren abenturek antzoki asko bete dituzte. Musika eta antzerkia nahasi dituen lan honek -koreografia Edu Muruamendirazek sinatu du, eta kantak, berriz, Xabier Payak- Gasteizko Legebiltzarreko hainbat politikoren «laguntza» jaso zuen, beraien lekukotasun pertsonalak jaso baitzituzten Gluglukoek antzezlana gorpuztu ahal izateko. Antzezleak: Ane Gabarain, Maribel Salas, Loli Astoreka, Patxi Perez, Galder Perez eta Mari Cruz Melgosa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo