GARA > Idatzia > Kultura

«Grease»-ren gaztelaniazko egokitzapena

Olivia Newton-John eta John Travolta zinemako izar bihurtu zituen «Grease» musikalaren gaztelaniazko egokitzapena Eguberrietan iritsiko da gurera. Atzo Donostian emandako prentsaurrekoan musikalaren data berri bat jakinarazi zuten: abenduaren 26an Kursaalen. 28an, ordea, Gasteizko Buesa Arenan ikusi ahal izango da telebistako «Operación Triunfo»-ko hainbat lehiakide bildu dituen ikuskizuna. Bi orduko emanaldia izango da, 25 kantarekin, gehienak gaztelaniaz. Donostian sarrerak datorren asteartean jarriko dira salgai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo