GARA > Idatzia > Zinema

Saharar herriaz filma aurkeztuko dute Iruñeko Olite zineman

Joaquin Calderonek eta Luis Arellanok saharar herriak bizi duen egoera politiko, sozial eta kulturala aztertu nahi izan dute bien artean zuzendu duten «Sahara no se vende» lanarekin. Gaur, 17.30ean, izango da aurkezpena Saide Olite areto askoko zineman, eta astebetez egongo da ikusgai.

p061_f02_98x81.jpg

Itziar PEREZ | IRUÑEA

Joaquin Calderon eta Luis Arellano zuzendarien «Sahara, no se vende» filma astebetez egongo da ikusgai Iruñeko Saide Olite areto askoko zineman. Aurkezpena gaur, 17.30ean, izanen da aipatutako zineman eta ondoren, zuzendariak bertan direla, solasaldia egongo da. Emanaldiei dagokienez, larunbatean eta igandean 22.30ean, astelehenean 20.00etan, asteartean eta asteazkenean 17.30ean eta ostegunean 17.30ean eta 22.15ean izango dira. Atzo Luis Arellano zuzendariak azaldu zuenaren arabera, «helburu nagusia filma ahalik eta jende gehienak ikustea da, izan ere, jendartea saharar herriaren egoerarekin sentikor bihur dadin nahi dute».

Hori dela eta, duela urtebete Joaquin Calderonek eta Luis Arellanok gai honen gaineko film labur bat egitea erabaki zuten. Horretarako, duela lau urtetik hona Mendebaldeko Saharan ospatu ohi den Finsahara nazioarteko zinema jaialdira abiatu ziren. Hasieran haien asmoa argazkilaritza tailerra eta haren inguruko film laburra grabatzea bazen ere, azkenean film luzea egin zuten material ugari bildu zutelako. Datorren urteko apirilean, Arellanok eta Calderonek Finsahara jaialdiaren bosgarren edizioan arkeztuko dute.

Filma urrian Iruñeko zine jaialdian aurkeztu zuten gai beraren inguruko «Iheslaria naiz» argazki erakusketarekin batera. Lortutako emaitzarekin oso pozik azaldu dira egileak «erakusketak 2.000 bisita jaso baititu eta ikastetxe zein gazte ugari hurbildu direlako».

Filma grabatzeko laguntza materiala jaso badute ere, ez dute dirulaguntzarik lortu eta horregatik hemendik aurrera zinema jaialdietan parte hartzen hasiko gara. «Modu honetan, gure proiektua Goya sarietan edota Berlingo jaialdian aurkeztuko dugu».

«Sahara no se vende» filmak 82 minutuko iraupena du eta dagoeneko harrera ona izan du Estatu espainoleko hainbat jaialditan eta horren adibide da abenduaren 10ean Guadalajarako zinema jaialdiari hasiera emateko aukeratu izana.

MUSIKA

Fermin Muguruza, Amparanoia, Carlinhos Brown, Rosario Flores, Manu Chao, Bebe, Ojos de Brujo, Chambao, Macaco, Gualitxo, Tahures Zurdos, Tonino Carotone, THC, Akli.D eta Nour musikariek parte hartu dute filman.

Ficha

Dirección: Raúl de la Fuente.

Guión: Peter Morgan.

Intérpretes: Helen Mirren, Michael Sheen, JawellMirren, MichaelJawellMirren, Michael Sheen, James Cromwell.

País: Inglaterra, 2006.

Duración: 97 minutos.

Género: Drama Histórico.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo