ANTZERKIA
Kanpingags-ek Carlos Zabalaren «Cueva de ladrones» komedia aurkeztuko du
Komedia beltza eta samurra. Garratza eta atsegina. Obsesioak jotako lau pertsonaiaren bizitzak gurutzatu egin dira. Halako batean, lapurreta erraza egiteko aukera agertuko zaie. Dirua bai terapia ederra! Lapurretako dirua, ordea, mafiarena da. Mafiak bizkor harrapatuko ditu, eta lauretako baten heriotza eskatuko du. Horrek gogoeta egitera daramatza: zer galduko luke munduak bakoitzaren heriotzarekin? Hala, une batez seriotasun-printzez beteko da lapur-zuloa; baina luze gabe umorezko haize-boladak amaiera samur eta dibertigarria emango dio abenturari.