GARA > Idatzia > Non Zer

KONTZERTUAK

Indar Gorri taldearen XX. urtemuga dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dira Sakanan

Sakanan Indar Gorriko kideak biharko jai eguna prestatzen hasiak dira. Altsasun hasiko dira ekitaldiak, elkartean egitekoa den bazkarian hain zuzen, eta arratsaldean «barrilada» izango da Altsasuko Gaztetxean. Gau partean kontzertua izango da Etxarriko Gaztetxean, 23.00etan, Gazte Asanbladaren laguntzakin: bertan egongo diren taldeak Iruñetik Memo (www.me-mopunk.com) eta Gasteiztik Xopap (www.xopapo.com). Kontzertuan ateratako dirua, Indar Gorriko hainbat kide jasaten ari diren isunei aurre egiteko izango da. Abenduaren 7rako jai handia prestatzen ari dira Iruñerrian. Kontzertua Artsaian izango da 22.00etik aurrera. Bertan, besteak beste, Non Servium taldea izango da .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo