GARA > Idatzia > Non Zer

FILMA

Klima-aldaketari buruzko filma eta solasaldia Arrankudiagan

Nerbioi-Ibaizabalgo Udaltalde 21ek klima-aldaketari buruzko filma eta solasaldia antolatu du. Arrankudiagako Tokiko Agenda 21en ekitaldia da, «formazioa, sentsibilizazioa eta komunikazioa iraunkortasunean» egitarauaren barruan. Eskualdeko beste udalerrietan bezala, Al Gore-ren «Egia deseroso bat» (Una verdad incómoda) ikusgai izango da; bi Oskar irabazi zituen film horrek (dokumental onena eta jatorrizko kanturik onena). 93 minutuko iraupena du. Filma ikusi ostean, solasaldia egongo da. Sarrera doakoa izango da. Dokumentazioa banatuko da, eta inkesta bidez ekarpen eta iradokizun zehatzak proposatzea egongo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo