Reala Krisia klubean
Colemanek urtarrila arte jarraituko du behintzat
Administrazio Kontseiluak gelditzeko eskatu diola esan, eta garrantzitsuena hauteskundeak arte jokatuko diren sei partidak direla nabarmendu zuen
Aritz SORZABAL | DONOSTIA
«Administrazio Kontseiluak gelditzeko eskatu dit. Beraz, garrantzitsuena klubari ahalik eta estabilitate handiena eskaintzea da. Urtarrileko hauteskundeetatik aurrera zer gertatuko den ez dakit, dena alda baidaiteke, baina ordura arte sei partida garrantzitsu ditugu eta horietan zentratuko gara».
Chris Colemanen adierazpenak dira horiek, Zubietako prentsa aretoan egindakoak. Hain zuzen ere, Maria de la Peña presidentaren dimisioa dela-eta, kazetariek Realaren entrenatzaileari bere etorkizunari buruz galdetu zioten, Britania Handiko egunkari batean presidentak dimitituz gero bera ere joango zela esan zuelako galestarrak.
Atzo adierazitakoaren arabera, ez da hori gertatuko. Izan ere, Colemanek urtarrilaren 3ko hauteskundeak arte, behintzat, taldean jarraitzeko asmoa duela adierazi baitzuen.
Alde honetatik, De la Peñari «leialtasuna» zor diolako edo, presidente ohiari bere kargua utzi behar zuen ala ez galdetu ziola aitortu zuen Colemanek; baina galestarrak nabarmendu duenez, kontseiluak erantzun zion komenigarriena berak entrenatzaile gisa jarraitzea dela.
Horiek horrela, Colemanek Donostian jarraituko du. Hori bai, klubak bizi duen egoera egokiena izan ez arren, partidak jokatzeko orduan hori ez dela aitzakia izan behar garbi utzi zuen. «Nàstic-en aurka galduz gero, errazena izkutatzea izango litzateke eta halako egoeretan norgehiagoka bat prestatzea zaila dela esatea. Hori ezin dugu egin, ezta aitzakia bila hasi ere. Barruan dugun onena eman behar dugu», erantsi zuen.
«Zortea opa digu»
Egia esan, gutxi ari da hitz egiten Tarragonako Nástic-en aurka larunbatean jokatuko den partidari buruz. Atzoko entrenamenduaren ostean, Mikel Aranburu kapitainak adierazi zuen zelaian gertatzen denak izan behar duela jokalarien kezka bakarra. Horren harira, egoera horretan lan egitea zaila ote den galdetu zion kazetari batek. «Ez nago horrekin ados, gure lanak lehengo bera izaten jarraitzen du», azpimarratu zuen.
De la Peñak jokalariak agurtu zituen goizean Zubietan. Presidenta ohiak zer esan zien jakinarazi zuen Aranburuk. «Zortea opa digu eta berak egin duen guztia Realaren onerako izan dela esan digu», aipatu zuen erdilari gipuzkoarrak.
Nàstic-en aurka honako baja hauek daude: selekzioekin dauden Bravo eta Stevanovic, eta lesionaturik dauden Skoubo -Danimarkan dago-, Labaka eta Vaughan.
Gaurko entrenamendua ateak itxita egingo da, 9.30etatik aurrera. Bukatzean, taldea Tarragonara bidean joango da autobusez, bihar han jokatzeko (18.55, ETB-1).
La opción chino-gipuzcoana no ha tardado mucho en confirmar que estará en las elecciones del 3 de enero convocadas por María de la Peña antes de presentar su dimisión como presidenta de la Real.
Según señaló Iñaki Badiola, líder de este proyecto, antes de los comicios presentarán su equipo técnico y jugadores. En declaraciones a varios rotativos gipuzcoanos, adelantó que están dispuestos a gestionar el club de enero a junio y que luego sean los accionistas quienes decidan si deben seguir.