Aizkora
Gazteetan Euskal Herriko onena zein den erabakiko da Donezteben
J.L. | DONOSTIA
Euskal Herriko gazteen finala jokatuko dute gaur arratsaldean, 17.30ean hasita. Donezteben, sei gazte arituko dira, guztiek ere aurten 18 urtetik behera dituzte.
Honako aizkolari hauek lehiatuko dira: Erasun, Alkizalete II.a, Olano, Elorriaga II.a, Kañamares III.a eta Saralegi. Aizkolari bakoitzak lau 45 ontzako eta bi kana-erdiko erdibitu beharko ditu.
Faboritorik aipatzekotan, badirudi Kañamares III.a eta Erasun izan daitezkeela txapela lortzeko faboritorik sendoenak. Kañamaresek bere maila erakutsi du urtean osoan, eta Erasunek Nafarroako Hirugarren Mailako txapela ere lortu du, nahiz eta 17 urte besterik ez dituen.
Gaurkoan izango ez dena, Ohian Larretxea da, Donatoren semea, eskuan min hartuta dago, eta parte hartzeko asmoa bazuen ere, ezin izan du.