GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira

Abadiño eta Auzolan dira Ibarrako saioko faborito nagusiak

J.L. | IBARRA

Euskal Herriko launako txapelketako bigarren eta ligaskako azkeneko jardunaldia jokatuko da Ibarran bihar 17.00etan hasita. 330 kilotan izango dira, eta bigarren jardunaldi honen ostean, multzo bakoitzeko hiru onenak sailkatuko dira.

Auzolan, Sokarri A, Abadiño A eta 6 Conceyos arituko dira multzo batean, eta bestean, berriz, Abadiño B, Abadiño C, Gaztedi, Sokarri B eta Kuartango neurtuko dira.

Nafarroako seinakoan, aldiz, bigarren jardunaldia izango da, eta Lesakan jokatuko dira bihar 16.30ean hasita. Amaiur A, B eta Txantrea izango dira mutiletan, eta Beti Gazte A, B, Sakana eta Txantrea, nesketan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo