GARA > Idatzia > Euskal Herria

GASTEIZ

«Ezker abertzale zibilaren ardatz» bezala aurkeztu du bere burua Aralarrek

Aralarreko koordinatzaileorde Jon Abrilen esanetan, alderdi politiko hau da «bide politikoen alde soilik apustu egiten duen ezker abertzale zibilaren ardatza». Hala mintzatu zen atzo politikari nafarra Gasteizen, Iratzarri gazte taldearen topaketetan. Ziur agertu zen «Euskadiko gatazka politikoa» soilki modu horretan amaituko dela esatean. Horrez gain, gazteen ekarpenaren garrantzia nabarmendu zuen. Iratzarriren ustez, gainera, «iniziatiba politikoa hartzeko unea iritsi zaio gazteriari» eta beraz, beren jarduna indartuko dutela azaldu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo