GARA > Idatzia > Kirolak

IZOTZ HOCKEYA

Hormadi izan da irabazi duen euskal talde bakarra

J.L. | DONOSTIA

Hormadi izan da Superligan dabiltzan hiru euskal taldeetan onena. Angeluarrek irabazi egin dute asteburu honetan, baina Gasteizek eta Txuri Urdinek galdu egin dituzte beren norgehiagokak.

Lapurtarrak Majadahondaren izotz jauregira egin zuten bisita; gaur egun madrildarren eta euskaldunen artean dagoen aldea ikaragarria da, eta hori kantxan ikusi zen, berde-gorriek 1-9 irabazi baitzuten. Emaitzak dena esaten du.

Txuri-urdinek ez zuten honelako emaitzik lortu, eta astindu handi samarra hartu zuten Bartzelonaren aurka, 8-2 galdu baitzuten. Gipuzkoarrek ongi eutsi zieten lehen zatian, baina bigarrengoan eta hirugarrengoan, erraz nagusitu ziren kataluniarrak.

Gasteizek etxean jokatzen zuen Puigcerdaren aurka. Partida zaila zen arabarrentzat, eta amaieran 1-3 galdu zuten. Kataluniarrak Liga irabazteko faboritoetakoak dira, baina Gasteizek partida ona egin zuen, eta gauzak zail jarri zizkion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo