GARA > Idatzia > Futbola

Superliga

Hasierako hutsen ordaina jaso zuten Realeko neskek

Garbiñe Etxeberriak zuzentzen duen taldeak erraztasun handiak eman zituen hasieran, eta Espanyolek ez zuen barkatu, eta partida erabaki zuen

ESPANYOL 5

REAL SOCIEDAD 0

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Realak astindu ederra hartu zuen atzo Bartzelonara egin zuen bisitan. Zuri-urdinek hasiera oso kaskarra egin zuten, eta horren ordaina jaso zuten.

Partida ezin okerrago hasi zen gipuzkoarrentzat, hamabigarren minuturtako 2-0 galtzen ari baitziren. Garbiñe Etxeberriaren neskek erraztasun asko ari ziren ematen, eta hogeigarren minuturako hirugarren gola ere jaso zuten.

Norgehiagokak oso itxura txarra hartu zuen, baina donostiarrak ez ziren izan horri buelta emateko gai. Atsedenera joan aurretik laugarren gola ere jaso zuten, eta bosgarrena, berriz, bigarrenaren hastapenean.

Ordurartekoa ikusita, Bilbon gertaturikoa etorri zitzaien bururura bati baino gehiagori, baina donostiarrek ongi erreakzionatu zuten, eta ongi eutsi zien hortik aurrera kataluniarrei.

Azkeneko minutuetan ikusi zen atzoko Realik onena, baina ez zuten golik sartu, hartu ere ez, eta partida nola hasi zen ikusita ez dago gaizki. Datorren asteburuan atsedena izango dute, eta hemendik bi astetara Zaragoza hartu behar dute. Hura derrigorrez irabazi beharrekoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo