GARA > Idatzia > Kultura

XVI. mendeko San Frantzisko komentuaren aztarnak ikusgai Bilboko Mariaren Bihotza plazan

San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan, hiriaren erdigunean, XVI. mendeko aztarna arkeologikoak aurkitu eta ikertu dituzte hilabetetan. Orain, auzotarrek ikusgai dituzte bertan egindako aurkikuntzak.

Anartz BILBAO | BILBO

Bilbo Zaharra eraberritzeko plangintzaren barruan, Mariaren Bihotza plaza berriztu eta bost solairudun lurrazpiko aparkatokia egitea zuen asmo Bilbao Ria 2000 Elkarteak. Alta, orube horien azpian aztarna arkeologikoak egon zitezkeela jakinda, 300 metro kuadroko zundaketa egin zuten lehenik, eta denen harridurarako interes handiko aurkikuntzak azaleratu.

Gauza jakina zen orube horien azpian XVI. mendeko komentu ospetsuaren hondarrak egon zitezkeela. Beraz, aurkitutakoa baino aurkitutako hondarren kontserbazio egoera dugu berri harrigarria, nekez aurkitzen baita horren egoera onean den aztarnarik hiri erdiguneetan, eraikin zaharren oinarriak berriak eraikitzeko erabili ohi direlako.

Lehen zundaketak komentuaren bi metrotako orma bat agertarazi zuen, bost metrotako sakoneran. Emaitza ezinobeak ikusita, bi mila metro kuadroko orubea industea erabaki zuten. Ikerketa horrek XIX. mendeko Alfontso printzearen koartela agertarazi zuen, 1861ean eraiki eta 1930 inguruan suntsitutakoa. Koartelaren oinplanoa agerian gelditu zenean, oso egoera onean zegoen errekarrizko lurra aurkitu zuten eta besteak beste, zeramikak, tintontziak, balak eta XVIII. eta XIX. mendeko txanpon batzuk.

Koartelaren azpian komentua zegoela jakinda, industen jarraitzea erabaki eta koartelaren aztarnak ondo aztertu eta txostenak osatu ondoren aurrera jo zuten arkeologoek. Komentuaren hondarren artean, nabarmentzekoa da kapitulu gela, fraileek erabakiak hartzeko erabiltzen zutena, elizaren nabe zentralaren zati bat eta aurkitutako sei kaperak eta hauen azpian agertutako giza hondakinak, bertan egindako ehorzketen adierazgarri.

Indusketa arkeologikoen emaitza ikusita, eta oraindik lanak aurrera jarraitzen duten arren, Mikel Neyrak zuzentzen duen lantaldeak auzotarren jakinminari erantzun eta bisitaldiak antolatu ditu, aurkitutakoaren balioaz jabetu eta hiriaren historia gehiago ezagutzeko.

Jakinmina asetu asmoz

Azaroa eta abendua bitarte luzatuko dira bisitaldiak eta dagoeneko bi mila lagun pasa dira bertatik, etxeko andreak gehienak. Gainera, abendura arteko izen ematea itxita daukate gaztelerazko bisitaldietan, gehienez hogeitabost laguneko multzoak egiten baitituzte. Euskarazko bisitaldia egin nahi izanez gero, ostera, arazorik ez.

Bisitaldia lanean dabiltzan arkeologoek gidatzen dute eta ordu erdikoa dugu. Lehen atalean testuingurua ezagutzen da, San Frantziskoko gizarte etxean jartzen duten hamabost minutuko ikusentzunezko baten bitartez. Bigarren atalean berriz, industutako eremua bera erakusten dute, sortutako galderak erantzunez. Modu honetan lanak zertan diren erakusteaz gain hausnarketarako parada luzatzen zaio hiritarrari, etorkizunean hondar arkeologiko hauek zertan geldituko diren oraindik erabakitzeke dagoenean ezinbesteko bihurtzen dena.

AURKIKUNTZAK

San Frantzisko eliza eta komentua (XV-XVI. mendea) eta Alfontso Printzearen kuartela (XIX. mendea) azaleratu dituzte ikerketek, espero baino baldintza hobeagotan gainera.

APARKATOKIA

Arkeologoek txosten bat egin beharko dute aurkitutakoaren garrantziaz eta oraindik erabakitzeke omen dago aurreikusitako aparkatokia egingo denentz.

Fitxa

Tokia: Mariaren Bihotza plaza (Bilbo). Bisitak: Astearte eta ostegunetan. Ordua: 16.00etan gazteleraz eta 16.30ean euskaraz. Iraupena: 30 minutu. Sarrera: Doan.

Izen Ematea: 944161781.

San Francisco, la iglesia más grande y el primer cementerio al aire libre de Bilbo

La existencia del Convento de los Franciscanos en Bilbao la Vieja era sobradamente conocida y la presunción arqueológica hacía suponer, como así ha sido, que podría encontrarse en el lugar excavado. Para determinar el asentamiento y las características del convento y del cuartel, también han sido de gran utilidad para el equipo arqueológico la documentación y los grabados de la época.

Los Franciscanos, primera orden religiosa asentada en Bilbo, se establecieron en Olabeaga alrededor de 1357. Después se trasladaron a la ladera del monte Miribilla, para, con la bula papal de Sixto IV en 1475, asentarse en Bilbao La Vieja y construir una iglesia que pronto se convirtió en referente para la villa en general y la calle que heredó su nombre en particular.

Con la desamortización de Mendizabal, año 1836, el Convento Imperial de los Franciscanos perdió fuelle y tras su ruina se construyó en 1856, aprovechando en parte el solar, el cuartel del Príncipe Alfonso, derruido a su vez en 1931.

A. BILBAO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo