GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskara

180 pertsonak gutuna igorri dute «The Wall Street Journal»era zuzenketa eskatzeko

Arlo ezberdinetan jarduten duten 180 pertsonek ekimena hartu eta gutun bat igorri dute «The Wall Street Journal» egunkarira, iragan azaroaren 6an euskararen gainean argitara emandako artikulua zuzen dezan eskatzeko. Munduko zortzi herrialdetako hogei erakunde, komunikabide eta unibertsitatetako ordezkariak dira sinatzaileak, eta ekimen horrekin argitalpenean zeuden «informazio faltsuak eta zehaztasun gabeziak» zuzentzeko eskatu nahi izan dute. Beharrezkotzat jo dute New Yorkeko egunkari ezagunak zuzenketa ofiziala egitea, «bere irarkurleei eta munduko gutxiengo guztiei zor dien errespetuagatik».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo