GARA > Idatzia > Euskal Herria

Indarkeriaren Aurkako Emakumeek erasotzaileak «baztertzea» eskatu dute

Nafarroako Sexu Indarkeriaren Aurkako Emakumeen Plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu egunotarako. Atzo Iruñean egindako prentsaurrekoan, bortizkeria matxistari aurre egiteko gizarteak erasotzaileak «sozialki baztertzea» beharrezkoa dela nabamendu zuten.

p020_f02_148x108.jpg

Asier VELEZ DE MENDIZABAL |

Datorren azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta Nafarroako Sexu Indarkeriaren Aurkako Emakumeen Plataformak aste honetarako ekitaldi anitz antolatuko ditu arazoaren gaineko hausnarketa bultzatzeko. Teresa Zabalegi taldeko kideak erakun-deek «sexu indarkeria desage- rrarazteko eta giza-erlazio bidezkoagoetan oinarritutako hitzarmen soziala sortzeko behar diren neurriak martxan jarri ez izana» gaitzetsi zuen, eta egoera horren aurrean, bortizkeria matxistari aurre egiteko erarik onena jendarteak erasotzailea «sozialki baztertzea» dela nabarmendu.

Zalabegiren aburuz, «bazterketa sozialari esker, erasotzaileak kontrolatuago egongo dira, organo juridiko eta polizialen kontrolpean egoteaz gain, auzokoen, lagunen eta senitartekoen kontrolpean ere» egongo baitira. Taldeko kideak ziurtatu zuen horrela jokatuz, «sexu indarkeria pairatu duen emakumeak egoera horretatik ateratzeko babes handiagoa» izango lukeela, eta ziurrenik, «erasotzailearen aurkako salaketa bultzatzea» lortuko litzatekeela. «Errefusatze sozialaren bidez, erasotzaileak egindakoa epaitegian zigortzeaz gain, gizartearen zigorrari ere aurre egin beharko lioke».

Horren ildotik, taldeko eledunak adierazi zuen «gizartean sexu indarkeriari buruz dauden eztabaidek, egun, oraindik ere, emakumeen kontrako indarkeriarekiko tolerantzia gehiegi» dagoela erakusten dutela, eta pertsona orok «arazoa errotik desagerrarazteko adorea erakusteko zalantzak» dituela.

Ekitaldi anitz

Esan bezala, Nafarroako Sexu Indarkeriaren Aurkako Plataformak ekitaldi anitz antolatu ditu aste honetarako. Datorren azaroaren 25ean, Nazioarteko Sexu Indarkeriaren Aurkako egunean hain zuzen ere, sexu indarkeriarekin amai dadila eskatzeko mobilizazioak deitu ditu. Manifestaldia 12.00etan aterako da Iru- ñeko Gaztelu Plazatik eta Alde Zaharreko karriketan ibiliko da. Aurretik baina, gaur bertan hain justu, 20.00etan Pilar Montañes soziologoak indarkeria matxistaren inguruko hitzaldia emango du ONCE fundazioan, eta ostiralean, Oihulari Klown antzer- ki taldeak antzezlana eskainiko du antzerki eskolan.

Detenido bajo la acusación de retención y agresión sexual

Un varón de 25 años, que reponde a las iniciales A.D.S., fue ayer detenido en Gasteiz acusado de retener a su pareja durante horas en una caravana y forzarla sexualmente. Según informó la Ertzaintza, en la tarde de ayer una joven se personó en sus dependencias de la capital alavesa para denunciar que su compañero sentimental la había agredido y mantenido retenida contra su voluntad desde la víspera en el interior de una caravana.

La denuncia presentada señala que el pasado domingo por la tarde ambos se citaron, y que tras mantener una violenta discusión el hombre la golpeó y la obligó a trasladarse en su vehículo hasta una población próxima de la provincia de Burgos. Una vez allí, la introdujo en una caravana de su propiedad y la retuvo hasta la mañana del lunes, llegando incluso a obligarla a mantener relaciones sexuales en contra de su voluntad. Tras recibir la denuncia, agentes de la Policía autonómica detuvieron al presunto agresor hacia las ocho de la tarde, acusándolo de sendos delitos de violencia de género, detención ilegal y agresión sexual.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo