GARA > Idatzia > Pilota

Asko irabazteko eta gutxi galtzeko leloarekin, finalera

Diazen aurkaria ustegabeko pilotaria izango da: Olaetxea eta Argoteren arteko lehiatik irtengo dena.

p047_f01_199x116.jpg

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Mikel Olaetxeak eta Jokin Argotek Bigarren mailako Lau eta Erdiko finalerako txartela izango dute jokoan ostiralean, Mallabian (22.00). Bata zein bestea gutxi galtzeko eta asko irabazteko filosofiaren bideari jarraituz iritsi dira finalaren atarira, txapelketa hasieran ez baitziren faboritoen artean agertzen.

Asegarceko bi pilotari hauek, gainera, itzalean egotearen onurak ederki baliatu dituzte, eta irabaztearen zama arerioaren sorbaldan jartzen iaioak direla erakutsi dute. Final-erdietako ligaxkan egotea espero ez zutela errepikatu dute askotan, baita sailkatu izana nahikoa sari zela adierazi ere. Hala ere, kirolariak diren heinean, ziur barru-barruan ezustea ematearekin amestu dutela. Baina hobe esperantza hori isiltzea, presiorik gabe onena emateko aukera gehiago baitaude.

Bietako batek finalean egoteko eta txapelketan irabazi dien pilotari bakarraren aurka mendekua hartzeko parada izango du orain. Izan ere, ligaxkako lehen bi norgehiagokak irabazita, Iñigo Diaz finalerako sailkatuta baitago dagoeneko.

Olaetxea: «Gozatzera»

Duela ia bost hilabete profesionaletan debuta egin zuen Olaetxeak badu meritua. Inor baino partida gehiago jokatu ditu hona iristeko, behe-behetik baitator. Hain zuzen ere, final-laurdenetara iristeko, bere enpresaren adarrean bi kanporaketa gainditu behar izan zituen, gainontzekoek bakarra jokatu zutenean -Argote, tartean-.

Hori dela-eta, inork presiorik ez badu, hori Lizartzako pilotaria da. «Espero ez nuen zerbait izan da. Hasieratik gustura jokatzen ibili nintzen. Ligaxkan sartzearekin oso gustura nintzen. Beraz, orain partida bat gehiago irabazita are eta gusturago sentituko naiz», esan zuen GARAri egindako adierazpenean.

Argoteren aurkako norgehiagoka gogorra izango dela nabarmendu zuen. Baina, hori bai, orain arte bezala «gozatzera» kantxaratuko dela aurreratu zuen. Hortaz, finalerako atarian ere filosofia berari jarraituko dio. «Partida oso gogorra izango da, baina polita aldi berean», nabarmendu zuen. Ostiraleko aurkariaren sakeaz ere aritu zen, lehen jokaldia Zarauzko pilotariaren arma arriskutsuenetariko bat baita. «Errestoan ez naiz oso ondo ibiltzen normalean, eta Argoteren aurka zailagoa izango da gainera. Egunotan arlo hori hobetzen eta konfiantza hartzen saiatuko naiz, baina garrantzitsuena gozatzea izango da», berretsi zuen.

Galarreta

Gorriz-Martinez I 25 / Ibarzabal-Zubizarreta 35; Altuna I-Aizpuru 40 / Urriza-Etxabe 35; Iñigo-Badiola 40 / Bereziartua-Urko 29; Iribarren-Ion 30 / Agirresarobe-Gaztelu 20.

Deportivo

Altadill-Eslava 27 / Garcia-Velilla 40; Campeonato del Mundo de Pala: Fusto-Larrinaga 44 / Urkijo-Galan 45; Ziskar II-Garma 28 / Urkia-Beldarrain 40.

Donostia

Mendizabal-Beroiz 22 / Epelde-Diez 8; Ropon-Leunda 22 / Narbarte-Telletxea 13.

Lesaka (17.30)

Larralde-Apeztegia / Uriarte-Galarza VI; Capellan-Nalda III / Olazabal-Pascual.

Galarreta (16.00)

Larrea-Gaztelu / Zalakain-Zubizarreta; Ezkurra-Badiola / Zeberio II-Iriarte; Urriza-Lizaso / Juaristi-Etxebarria III; Matxin III-Agirrezabala / Uterga-Olazar.

Deportivo (17.00)

Zarraga-Larrinaga / Sebas-Garma; Gaubeka-Velilla / Ziskar II-Rekalde; Urkijo-Galan / Iriondo-Lujan.

Donostia (19.15)

Amantegi-Lopez / Gonzalez-Gorrotxategi; Renobales-Linzoain / Elurbe-Otxandorena.

Zaldibar (21.30)

Ollo / Perez; Onsalo-Arrastoa / Ongai-Okiñena.

fusto-larrinaga

44

urkijo-galán

45

Apezetxea no jugará el último choque por lesión

Jon Apezetxea no jugará la última jornada de la liguilla de semifinales del Cuatro y Medio de Segunda. Según informó Aspe, el de Goizueta sufrió una pequeña lesión durante el choque que le enfrentó a Olaetxea. En vista de que el partido que le restaba era intrascendente, no se ha creído conveniente arriesgar. Por otro lado, Asegarce informó de que las 800 entradas que le correspondían de la final del Cuatro y Medio de Primera se agotaron ayer. Los aficionados que quieran una entrada deberán llamar, a partir de mañana, al teléfono de Aspe: 661 259 009.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo