Jaitsiera postuetatik hurbilegi
Hobera egitea beharrezkoa da, baita lasaitasuna ere gorritxoentzat
Taldeak izan dezakeen maila lortu ezkero, egoera kaskarra gainditu eta sailkapenean gora egingo duela uste du Cesar Krutxagak
GARA | IRUÑEA
Osasunak iazkoa errepikatu beharko du Gabonetako oporrak larri igaro nahi ez baditu. Hiru partida jarraian galdu ondoren, talde gorritxoa amildegiaren ertzean dago eta hurrengo asteotako egutegiak ez du, berez, baikortasun handiz egoteko aukerarik ematen.
Halako egoeran, ezinbestekoak diruditen bi baldintza bete beharko dituzte: urduritasunari uko egitea, horrek ez baitu laguntzen; eta hobera egiteko lan egitea. Lasaitasunez, baina lasaikeriarik gabe, lehen baino lehen heldu behar baita erreakzioa.
Cesar Krutxagaren ustez, Osasuna ez dela iritsi eman dezakeen mailara izango litzateke gakoa. «Taldea, orokorrean, sei bat lortzeko moduan jokatzen ari da, baina momentuz ez da aski izan. Guztiok zortzira heltzen garen egunean, Osasuna honek zer egin dezakeen, eta zer izan daitekeen ikusiko dugu», azaldu zuen. Beti ere, kontuan hartuta gorritxoen «seia ez dela Bartzelonaren seia. Gure seiarekin 17. postuan egon gaitezke». Nota hori igo ezkero, atzelari nafarrak argi dauka «edozeinen aurka aritu gaitezkeela».
Baina horretarako, «beteranook gurdiari tira egin behar diogu, gazteak bizkortu egin behar dira, titularrek postuari eutsi behar diote eta titular ez direnek, presioa egin postua harrapatzeko». Era berean, taldeak dituen bertuteak aprobetxatu egin behar dira. Batez ere, «aldagelako indarra, oso ona baita. Jokatzen ez duenak jokatzen duenari lagundu behar dio eta hamaikakoan postua garestia izan behar da. Astelehenean igandea heltzeko gogoak izan behar ditugu eta igandean, partida bikaina egin, eta etxera itzuli konzientzia garbiarekin», esanez jarraitu zuen.
Horrekin guztiarekin batera, inguruak duen garrantzia ere argi utzi zuen Krutxagak. Horregatik, «lasaitasunezko mezua bidali nahi dugu, egoera ez baita katastrofikoa. Gutxi batekin, aste batean sailkapena konpon dezakegu: Coruñan irabazten badugu Sevilla jan egingo baitugu. Horretarako -errepikatu zuen-, kontuan hartuta jokalari bakoitzak erakutsi duela zenbaterainokoa den eman dezakeena, guztiok batera saiatu behar dugu, setatsuagoak izanez, taldeak zortzi bateko maila lortzeko».
Horiek guztiak lortutakoan, «argi daukat guztion artean egoera gaindituko dugula eta Gabonetan oporrak ederki igaroko ditugula», amaitu zuen.
Bertuteak ere badauzka Osasunak eta Cesar Krutxagak uste du horiek direla ondo aprobetxatu beharrekoak. Batez ere, «aldagelako indarra».
Osasuna regresó al trabajo con la habitual sesión post-partido, que incluyó una charla previa dentro del vestuario. Después, recuperación para los titulares y mayor carga de trabajo para el resto.
No pudo ejercitarse con sus compañeros Juanfran, después de que el domingo sufriera una contusión en el gemelo interno de su pierna derecha. Mañana será examinado de nuevo por los médicos, aunque, en principio, parece que podrá trabajar con normalidad.
Tampoco entrenaron con el grupo Garde, Javier Flaño y Josetxo, que trabajaron con el readaptador físico.
La plantilla iruindarra disfrutará hoy de jornada de descanso y será mañana cuando empiece a preparar, en doble sesión, la visita al Deportivo.
GARA