GARA > Idatzia > Kultura

Gotzon Barandiaranen poesia eta musika uztartzen ditu Katamalok bere ikuskizunean

Gotzon Barandiaran 2005eko udazkenean hasi zen orain aurkeztu duen liburuko poesiak idazten. Horiek guztiak liburuan ez ezik, diskoan ere bildu dituzte eta, agertokiz agertoki, ari dira orain horiek aurkezten.

p048_f01_148x84.jpg

R.C. | DONOSTIA

Poesia eta musika bat eginda, horixe da Katamaloren atzean dagoena. Proiektua Gotzon Barandiaran eta hainbat lagunek sinatu dute, «Bihoz bakartien kluba»k, hain zuzen. Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk gitarran, Gorka Mugarzak soinuarekin, Nerea Urbizuk teklatuetan, Aintzina Lekuek biolinarekin eta Itsaso Etxebestek bajuarekin osatzen duten klubak, alegia.

Diskoa Gor disketxeak ekoitzi du eta, liburua berriz, non ikuskizuneko Gotzon Barandiaranen poesia guztiak biltzen diren beste behin, Susak atera du.

Katamalo zer den galdetzean hala ere, Barandianek hauxe erantzuten du: «Katamalo berez mendebaldeko kareta bat da, mozorro bat. Hauxe da nire poesien abiapuntua; zertarako eta zergatik mozorrotzen gara? Horri buruzko hausnarketa bat da Katamalo». Izan ere, Barandiaranek «bizi dudanari» idazten dio, «pose literariorik eta faltsukeriarik gabe», adierazi du. Esan behar da bizkaitarrak 2004an «Arrakalak» poesia liburua ere atera zuela. Hori ere, agertokietan aurkeztu zuten.

Katamalo egitasmo bezala, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizurekin topo egitean sortu zen. «2005ko udazkenean hasi nintzen poesiak idazten, gero liburua izango zena, Katamaloren hezurdura. Ondoren, Gorka Urbizurekin topo egitean hasi zen guztia», azaldu duenez.

Nahi duenak eskura izango du abestien, kontzertuen zein bestelakoen inguruko informazioa www.katamalo.org web gunean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo