GARA > Idatzia > Kirolak

IZOTZ HOCKEYA

Hormadi Liga irabazteko hautagaitzatzat ageri da Jaca astindu ostean

J.L. | BAIONA

Izotz hockeyko Superligan, Hormadi Angeluko taldeak Liga irabazteko faborito nagusia dela argi eta garbi erakutsi du. Pasa den larunbatean Jacari, Liga irabazteko beste faboritoetako bati, 15-3 irabazi ostean. Emaitzak berak argi eta garbi uzten du bi talde horien artean egon zen aldea.

Txuri Urdinek ere lan bikaina egin zuten Val D'Araneko izotz jauregira egin zuten bisitan, eta 6-7 irabazi zuten. Lan handiz eskuratutako garaipena izan zen, baina gipuzkoarrek merezitako emaitza lortu ahal izan zuten.

Asteburua ilundu duen bakarra, Gasteiz izan da, etxean galdu egin baitu Bartzelonaren aurka, 4-8. Kataluniarrak talde indartsua osatu dute, eta hori nabaritu zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo