GARA > Idatzia > Alaves

Toni Morali ez diote txartel horia kendu eta ez du Xerezen aurka jokatzerik izango

p042_f02_097x096.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Kirol epaitegiek ez dute Alaveseko Toni Moralesen alde egin, Elchen ikusi zuen denboraldiko bosgarren txartel horia dela-eta; beraz, kataluniarrak ez du bihar Xerezen aurka jokatuko. Espainiako Kirol Disziplina Batzordea zen gasteiztarren azken aukera; ez die arrazoirik eman, ordea.

Gauzak horrela, Josu Uribek ezin izango du espero andaluziarren aurka gaur egun joko boladarik onenean dagoen bere taldeko jokalari horrek jokatzea. Astean zehar asturiarrak nahiko argi utzi ditu gauzak, eta badirudi Chema Mena izango dela haren lekua beteko duen jokalaria. Hainbat astetan deialdietatik kanpo egon ondoren, Toledoko erdilaria itzuli egingo da, bere talde ohiaren aurka jokatzeko. Menak eskuin hegaletik jokatuko luke, eta Gabri ezkerrera aldatuko litzateke, baina gerta liteke biek beren posizioak aldatzea.

Gaur goizean egingo du Alavesek azken entrenamendua Ibaian, eta bertan emango ditu Josu Uribe entrenatzaileak hamaikakoaren inguruko azken pistak, nahiz eta partidaren egunean bertan ezusteak ematearen zale den. David Aganzo aurrelaria, nabarmen hoberantz egin arren, bihar ez da jokatzeko moduan egongo, hasierakoan behintzat, ez.

Ortiz de Zarate, jabe nagusia

Pare bat hile dela aurreratu zenez, Fernando Ortiz de Zaratek erosi ditu Pitermanenak ziren akzioen %51 eta, hala, taldeko jabe nagusi bihurtu da. Ekainetik gaur egun arte, akzio horien zati bat presidentearen ezkutuko bazkide batek esku zegoen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo