GARA > Idatzia > Euskal Herria

Burgosera martxa, 20 urte preso bete dituen Joxe Mari Perezi babesa emateko

GARA | ZARAUTZ

Joan den azaroaren 25ean, Zarauzko preso politiko Joxe Mari Perez Txurik, 20 urte bete zituen gatibu. Hala, udalerriko amnistiaren aldeko mugimenduak hainbat ekimen egin ditu asteotan bere egoeraren berri emateko. Azkena larunbatean egin zuten: Burgosko espetxerainoko martxa.

Udalerriko hogei taldek, Txurik daramatzan 20 urteak salatu zituzten orain bi aste, ia egun osoko elkarretaratze baten bidez. Kotxe-karabana, manifestazioa, ekitaldiak eta orotariko ekimenak egin dituzte asteotan Zarautzen Perezen egoeraren berri emateko.

Larunbatean, 50 lagun inguru bertaratu ziren Burgosko espetxera, eta han ekitalditxo bat burutu zuten.

Bestalde, atzo, 130 lagunek presoen aldeko protesta egin zuten Lizarran.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo